Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Tailer teoriko-praktikoa: haurdunaldia eta lana

Ekitaldi-deskribapena

Prebentzio zerbitzuetako osasun-langileentzako prestakuntza-jardunaldia (borondatezkoa): "Haurdunaldia eta lana".

Maiatzaren 25ean eta 26an, "Haurdunaldia eta lana" lantegiak egingo dira Bilbon eta Donostian, hurrenez hurren.

Jardunaldian, haurdun daudenen egoera azalduko da hainbat ikuspegi baliatuta:

- Ginekologia eta Obstetrizia espezialista bat; lanak haurdunaldian izan ditzakeen ondorioak azalduko ditu bere txostenean.

- Mutualiako ordezkari bat; haurdunaldiko arriskuagatiko sorospenaren gaia azalduko du.

- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko ordezkari bat; haurdun daudenen ezintasun iragankorraren gaia azalduko du.

- Gai hori Laneko Medikuntzaren ikuspegitik landuko da. Horretarako, Prebentzio Zerbitzuetako osasun-langileek kasu praktiko batzuk azalduko dituzte, haurdun daudenek beren lanpostuetan zer egoera bizi dituzten erakusteko.

Lantegiaren bidez, elkarrekin hausnarketa bat egin nahi da, haurdun dagoenak bere ohiko lanpostuan duen egoerari buruz.

 

Jardunaldiko egitaraua osoa (pdf, 340 KB)

        

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea / Lan Medikuntzaren Euskal Erakundea / Bilboko Mediku Zientzien Akademia
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
5
Ordutegia:
09:00-14:00
Bilbo
Bidebarrieta4
48005  ·  BilbaoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Bidebarrietako liburu nagusia (Bidebarrieta kalea 4, 48.005 Bilbo)
Izen-ematea
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2016/04/25 - 2016/05/24
Jarraibideak :