Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 10ekoa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena eman eta onura publikoko deklarazioa egiten baita proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 293
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/01/10
  • Argitaratze-data: 2024/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espedientea: 48-AT-Y-2023-00040

  1. 2023ko otsailaren 13an, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U.-k aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR LIBOA (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.

  2. Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U. enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko, 2023ko urriaren 3ko EHAAn, 2023ko urriaren 5eko BAOn, Berango eta Getxoko udaletxeetako iragarki-tauletan, eta 2023ko urriaren 13ko Deia egunkarian.

  3. 2023ko urriaren 17an, Berango eta Getxoko udalei eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko.

  4. Arauzko epeetan, ez da helegiterik ezta baldintza teknikorik aurkeztu.

Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hori izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espediente hau izapidetzeko, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legean ezarritako preskripzioak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarritzat hartuta, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde ordezkariak, hau

  1. Aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U. enpresari, proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Berango-Lukategi cto.1» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, STR Liboa (4538) TA eta 9013 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Berango eta Getxoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.

  2. Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazioak hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

    Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuta:

  1. Obrak egiteko, onartutako proiektua bete behar da, kasu bakoitzean eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda.

  2. Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

  3. Lanak amaitutakoan, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman, eta abian jartzeko akta egiteko.

  4. Obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumenetako eta bestelako baimenak edo lizentziak eragotzi eta aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

    Bilbao, 2024ko urtarrilaren 10a.

    Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

    MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.