Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

348/2025 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Begoña Loza Bosque andrea izendatzen baita Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 984
  • Xedapen-zk.: 348
  • Xedapen-data: 2025/02/20
  • Argitaratze-data: 2025/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 106/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko urtarrilaren 31ko EHAA, 21. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, lanpostua bete nahi zuten izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da eta aurkeztutako merezimenduen arabera baldintza profesionalak betetzen dituzten edo ez baloratu da.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da María Begoña Loza Bosque andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. María Begoña Loza Bosque andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari.

Bigarrena. Izendapen honek 2025eko otsailaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.