Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

EAEko sektore publikoko datuen gobernantza-estrategia

2023ko abenduaren 19an, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak EAEko sektore publikoko datuen gobernantza-estrategia onartu zuen.

Datuen gobernantza funtsezko tresna da herritarrak politika eta zerbitzuen erdigunean jartzen dituen administrazio-eredu batean. Azken helburuaren arabera ulertu behar da: zerbitzu publikoa, administrazio-antolamendua justifikatzen duen azken xedea.

Datuaren gobernantza-estrategiaren dokumentuaEAEko sektore publikoko datuen gobernatza-estrategia (PDF, 6 MB)

Datuen gobernantza-estrategiaren azken xedea datuen heldutasunean aurrera egitea da, EAEko sektore publikoak aukera izan dezan gaitasun analitiko eta prediktibo handiak izateko, datuetan oinarritutako erabakiak arin hartu ditzan («data-driven gobernua» edo datuek gidatutako gobernua) eta datuak modu orokortuan eta zentzudunean (instituzionalizatua eta zeharkakoa) erabili ditzan, funtsezko baliabide horren ohiko praktika arautu gisa, eta herritarrentzako politika eta zerbitzu publikoak kudeatzeko lan-prozesuen eta erabakiak hartzeko prozesuen aktibo estrategiko eta ardatz gisa.

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, Ardatz 2030

Gobernu Kontseiluak, 2020ko abenduaren 15eko bilkuran, Jaurlaritzaren XII. Legegintzaldirako plan estrategikoen zerrenda eta horiek izapidetzeko prozedura onartzen dituen erabakia hartu zuen. Jaurlaritzak EAEko gizartearen aurrean hartutako konpromisoen muina osatzen duten plan estrategikoen artean dago Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, Ardatz 2030, Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 14ko Erabakiaren bidez onartua (PDF, 400 kb).

Ardatz 2030 planaren bidez, administrazio publikoak, besteak beste, datuen eta informazioaren gobernantza segurua izatea lortu nahi da, eta datu pertsonalak babes ditzala, balio sozial eta ekonomikoa sortzeaz gain. Horrela, Ardatz 2030en IV. eremu estrategikoan (Datuetan oinarritutako gobernua, kontuak ematen dituena) datuen eta informazioaren gobernantza barne hartzen da, eta organo hauek dute haren ardura: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Plan Estrategikoa (2021-2024 aldirako IKTPE)

IKTPEren funtsezko elementuetako bat IKTen gobernantza- eta antolaketa-eredua da. Eredu horren helburua da EAEko sektore publikoan IKTak kudeatzeko garatu behar diren rolak eta funtzioak antolatzea. Eredu hori da oinarria, EAEko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan aurreikusitako funtzioak hedatzeko.

Horrela, IKTPEk proiektu hauek jasotzen ditu datuen gobernantzari dagokionez:

  • 3. ardatza: Teknologia aurreratuak eta berrikuntza; esaterako, 3.1.1 proiektua: «Euskal Sektore Publikoaren Datuaren Estrategia bultzatzea».
  • 4. ardatza: IKTak eta pertsonak antolatzea; esaterako, 4.1.1 proiektua: «Zeharkako gobernantza-funtzioak bultzatzeko eta, zehazki, datuak kudeatzeko rolak txertatzea eta garatzea».

Testuingurua eta arau-esparrua

EAEko sektore publikoko datuen gobernantza-estrategiaren dokumentuan (PDF, 6 Mb), datuen gobernantzarekin lotutako esparruen testuingurua eta arau-esparrua zehazten dira (3. atala):

  • Nazioarteko testuingurua
  • Europako testuingurua
  • Estatuko Administrazio Orokorra
  • Euskal testuingurua

Estrategia formulatzeko, kontuan hartu dira datuen gobernantzari buruzko nazioarteko eta Europako esparruaren eta testuinguruaren gomendioak, aurkitutako kasu garrantzitsuenen azterketa eta EAEko sektore publikora egokitzea.

Nabarmendu behar da Europar Batasunak, Datuen Europako Estrategia aplikatuz, datuen arloko erreferentziazko araudia onartu duela azken urteetan:

Arau horiek eginkizun nagusia ematen diete Europako datu-gune komunei, eta herri-administrazioek nahitaez partekatu behar dituzten Balio Handiko Datasetak (High Value Datasets) ezartzen dituzte. Datuen gobernantzaren ildo estrategikoak ezartzen dituzte, baita sektore publikoaren eremuan ere.

Egitekoa eta ikuspegia

Datuen gobernantza-estrategiaren eginkizuna (helburua eta azken xedea) datuen heldutasunean aurrera egitea da, EAEko sektore publikoak aukera izan dezan gaitasun analitiko eta prediktibo handiak izateko, datuetan oinarritutako erabakiak arin hartu ditzan («data-driven gobernua» edo datuek gidatutako gobernua) eta datuak modu orokortuan eta zentzudunean (instituzionalizatua eta zeharkakoa) erabili ditzan, funtsezko baliabide horren ohiko praktika arautu gisa, eta herritarrentzako politika eta zerbitzu publikoak kudeatzeko lan-prozesuen eta erabakiak hartzeko prozesuen aktibo estrategiko eta ardatz gisa.

Estrategiaren ikuspegia datuen aktiboa segurtasunez eta konfidentzialtasunez erabiltzea da, pribatutasuna babestuz eta haien kalitatea bermatuz, epe luzera balio publikoa eta gizarte-ongizatea sortzeko, datuen irekiera eta berrerabilera sustatuz, «ahal bezain irekiak, behar bezain itxiak» printzipioaren pean.

Xedea eta irismena

Datuen gobernantza-estrategia EAEko sektore publikoko datuen gobernantzaren esparru komuna da, eta, epe luzerako ikuspegiarekin, honako hauek ezartzen ditu: datuek aktibo estrategiko gisa duten garrantzia, printzipioak, misioa (helburua eta azken xedea), ikuspegia, helburuak, eta horiek lortzeko ekintzak eta gobernu-eredua, babestutako datuei, gardentasunari eta informazio publiko eta estatistikorako sarbideari buruz indarrean dauden printzipioei, eskakizunei eta araudiari jarraikiz.

Estrategiaren zutabeak osatzen dituzten funtsezko alderdi edo eremu guztiak biltzen ditu estrategiak:

  • Datuen eskuragarritasuna, sarbidea, segurtasuna eta kalitatea eta datuen trukea.
  • Prozesuak: prozesuek ezartzen dute eragile bakoitzak bere rolekin elkarri nola eragiten dion.
  • Berrikuntza, produktibitatea eta efizientzia politika eta zerbitzu publikoetan. Datuen analitika, kontsumoak, irteerak eta datuen erabilerak, AAren aplikazioa eta halako alderdiak biltzen ditu.
  • Datuaren kultura: ezagutza, gaitasunak, trebetasunak, balioak eta esperientzia.
  • Etika eta konfiantza publikoa: gardentasuna, segurtasuna, pribatutasuna, konfidentzialtasuna eta EAEko sektore publikoaren datuen erabilerari dagokionez konfiantza publikoa sortzen eta mantentzen duten gainerako bermeak, batez ere edozein arrazoirengatik babestutako datuen kategoriak.

Estrategiaren zutabe guztiek, beharbada, hainbat tresna eta elementu mota beharko dituzte estrategia garatzeko eta ezartzeko:

  • Araudia: datuen gobernantzaren edozein alderdi modu loteslean arautzen duen xedapen eta administrazio-egintza oro biltzen du.
  • Katalogoak eta glosarioak: katalogoak, inbentarioak, glosarioak, hiztegiak eta datuen gobernantzaren alderdiei buruzko edozein sistematizazio barne hartzen ditu.
  • Estandarrak eta jarraibideak: datuen gobernantzaren edozein alderdiri buruzko patroiak, ereduak, erreferentziak eta argibideak edo arauak osatzen dituzten elementuak biltzen ditu.
  • Protokoloak eta prozedurak: zereginen sekuentzian eta lan-fluxuetan eragina duen elementu oro barne hartzen ditu, datuen gobernantzaren antolaketa-ereduan ezarritako rol, funtzio, erantzukizun eta gaitasunekin bat etorriz.
  • Baliabideak: mota guztietakoak: pertsonak, sistema eta aplikazio teknologikoak, aurrekontua, eta abar.
  • Aldaketaren kudeaketa: zuzendaritza- eta teknika-lidergoa, komunikazio- eta informazio-tresnak, kontzientziazio-tresnak eta trebakuntza- edo prestakuntza-tresnak barne hartzen ditu.

Estrategia egiteko proiektuan zuzenean inplikatutako pertsonak eta administrazio-organoak honako hauek izan dira:

Maila Pertsonak eta organoak Eginkizunak Funtzioak
Estrategia Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua Sail sustatzailearen lidergoa eta bultzada
  • Maila estrategikoa gidatzea eta bultzatzea
  • Gobernu Kontseiluari estrategia eta hari buruzko proposamenak aurkeztea, onar ditzan.
Lidergoa eta bultzada
  • Sailarteko Batzordea gidatzea eta bultzatzea
  • Jarduteko estrategiak definitzea
  • Mugarriak eta entregatzekoak onartzea
Sail arteko Batzordea: zerbitzuetako zuzendariak eta baliokideak Zeharkako ikuskapena eta bultzada
  • Sailetako organoen lankidetza koordinatzea
  • Jardun-arlo desberdinen artean egon daitezkeen sinergiak aprobetxatzea
  • Zeharkako ikuspegiarekin gainbegiratzea eta jarraipena egitea
Operatiboa Zuzendaritza, kontrola eta jarraipena
  • Lan teknikoak gidatzea eta bultzatzea
  • Maila operatiboa koordinatzea
  • Gai garrantzitsuak barnean komunikatzea
  • Mugarriak eta entregatzekoak aldez aurretik baliozkotzea
  • Gerta daitezkeen ohiko gorabeherak konpontzea
Proiektuaren arduradun teknikoak Planaren koordinazio teknikoa
  • Prestatu entregagaiak
  • Txosten teknikoak egitea
  • Batzorde teknikoaren idazkari-lanak egitea
Exekutiboa Batzorde Teknikoa: helburu eta ekimen zehatzen arduradunak. Inplikatutako administrazio-organoak Helburuak lortzeko ekintzak gauzatzea
  • Jardueren jarraipena eta kontrola proposatzea, gauzatzea eta egitea
  • Proiektuaren arduradun teknikoekin koordinatzea eta haien eginkizunak gauzatzeko informazioa ematea.

Estrategia lantzeko, Batzorde tekniko bat eratu da, koordinaziorako eta jarraipenerako tresna gisa balio izan duena arlo operatiboan eta exekutiboan, eta datuen gobernagarritasunari lotutako arlo hauetako ordezkariek parte hartu dute, maila teknikoan:

Batzorde teknikoa erakundeko barne-langileek osatu dute, eta elkarlanean aritu da 2022an eta 2023an. Horren ondorioz, hizpide dugun estrategiaren dokumentua lortu da.

Datuen gobernantza-estrategia EAEko sektore publikoko datuen gobernantzaren esparru komuna da, eta, epe luzerako ikuspegiarekin, honako hauek ezartzen ditu: datuek aktibo estrategiko gisa duten garrantzia, printzipioak, misioa (helburua eta azken xedea), ikuspegia, helburuak, eta horiek lortzeko ekintzak eta gobernu-eredua, babestutako datuei, gardentasunari eta informazio publiko eta estatistikorako sarbideari buruz indarrean dauden printzipioei, eskakizunei eta araudiari jarraikiz.

EAEko sektore publikoaren datuen gobernantza-estrategiak zazpi atal ditu:

  1. Estrategiaren beharra eta egokitasuna.
  2. Estrategia prestatzea.
  3. Testuingurua eta arau-esparrua.
  4. Jardun-arloak eta inplikatutako alderdiak.
  5. Abiapuntuko egoeraren diagnostikoa.
  6. Estrategiaren formulazioa.
  7. Estrategiaren gobernantza.

Azkenik, onartutako dokumentuak bost eranskin ditu:

  1. "EAEko sektore publikoko datuen eta adimen artifizialeko sistemen gobernantzaren adierazpen etikoa".
  2. EAEko sektore publikoan datua gobernatzeko eredua.
  3. Estrategiaren glosarioa.
  4. 2023-2024 estrategiaren plan operatiboa.
  5. Abiapuntuko egoeraren txostena.
  6. Erreferentziak.

EAEko sektore publikoko datuen gobernu-eredua da EAEko sektore publikoan datuak gobernatzeko irizpideak eta antolamendu-elementuak ezartzen dituen tresna; zehazki, erakundeen, administrazio-organo eta -unitateen eta beren bizi-ziklo osoan datuen edozein alderdiri buruzko erabakiak hartzeko prozesuetan eta kudeaketan esku hartzen duten pertsonen rolak, erantzukizunak eta funtzioak.

Ereduak honako figura hauek ezartzen ditu:

  • Datuen arduradun gorena edo datuen zuzendaria (Chief Data Officer edo CDO): Maila gorenean datuen ardura duen zuzendaria, bai teknologiaren aldetik, bai negozioaren aldetik. Erakundean datuen estrategia eta gobernantza gidatzeaz eta hedatzeaz arduratzen da, eta sistemaren kudeaketa efizientea, etikoa eta arduratsua ziurtatu ahal izateko jarraibideak ezartzen ditu. Haren egitekoa datuak kudeatzea da, aktibo estrategiko gisa, eta datuei buruzko erabakien zeharkako ikuspegia, ikuspegi korporatiboa eta instituzionala bermatzea, estatistika-erakundearekin koordinatuta, haren eskumen-eremuetan.
  • Datuaren Gobernantzaren arduraduna (Data Governance Manager): CDOren ikuskaritzapean eta kontrolpean, datuaren estrategia garatzeko eta datuetan oinarritutako sektore publikoa lortzeko aldaketa kulturala gauzatzeko xedearekin, beharrezko diren mekanismoak eta tresnak definitzeaz arduratuko da, datuak behar diren unean, tokian eta moduan egon daitezen eskura, informazio-oztopoak eta -siloak ezabatuz eta eremu guztietan erabakiak hartzea erraztuz.
  • Datuaren Bulegoa: CDOk eta Datuaren Gobernantzaren arduradunak Datuaren Bulegoaren laguntza eta sostengua izango dute definitutako estrategia betetzeko beharrezkoak diren metodologiak, tresnak, politikak eta prozedurak diseinatzeko, bai eta datuen kudeaketarekin lotutako jarduerak, eragiketak eta prozesuak koordinatzeko ere.
  • Datuak behar bezala gobernatzeko beharrezkoak diren sailetako eta erakundeetako rolak, baita horien funtzioak eta erantzukizunak ere.
  • Datuaren gobernu onerako koordinazio-organoak, irismen hirukoitzarekin: sailen eta erakundeen arteko zeharkako koordinazioa, maila anitzeko gobernantza eta herritarren parte-hartzea.
  • Inplikatutako lanpostuak.
  • Datuak kudeatzeko politikak eta prozesu operatiboak.

Irudi honek EAEko sektore publikoaren datuaren gobernu-ereduaren elementuak erakusten ditu, modu eskematikoan:

EAEko sektore publikoko datuen gobernantza-estrategiaren dokumentuan proposatutako antolaketa-eredua

"EAEko sektore publikoko datuen eta adimen artifizialeko sistemen gobernantzarako manifestu etikoak" printzipio gidari komunak ezartzen ditu. Eta printzipio horiek izango dira EAEko sektore publikoko datuen gobernantza-estrategiaren hedapena gidatuko duten arau nagusiak, haren zutabe eta elementu guztiei dagokienez eta datuen bizi-ziklo osoan zehar (datuak sortu edo atzeman eta ezeztatu, bai eta datu horietatik abiatuta produktuak eta zerbitzuak sortu ere), herritarrei zerbitzu hobea emateko balioko duen adimen artifizialeko sistemak barne hartuta.

Manifestu honek biltzen ditu EAEko sektore publikoko datuen bizi-ziklo osoa gidatuko duten printzipioak eta jardunbide egokiak, EAEko sektore publikoko Datuen Gobernantzaren Estrategiaren eremu subjektiboko erakunde guztientzat erreferente iraunkorra izango direnak. Helburua da datuen heldutasuna lortzea, erabakiak hartzerakoan datuak aztertzeko kultura bat lortzea, eta datuetatik eratorritako produktuen sorkuntzan oinarritutako eta herritarrei zuzendutako eraldaketa digital bat lortzea, erabaki publikoen erdigunean pertsonak kokatzen dituena.

EAEko sektore publikoko datuen eta adimen artifizialeko sistemen gobernantzarako manifestu etikoa