Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Proiektuan parte-hartzen dutenak eta inplikatutako arloak

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoak eta Gobernu Digitalaren Estrategiak (Ardatz 2030) administrazio publiko berrituago baterantz aurrera egiten lagundu nahi du. Administrazio publiko horrek, besteak beste, datuen eta informazioaren gobernantza segurua izan behar du, datu pertsonalak babesten dituena eta balio sozial eta ekonomikoa sortzen duena. Horrela, Ardatzeko IV. esparru estrategikoan, Datuetan oinarritutako eta kontuak ematen dituen gobernua, agertzen da datuen eta informazioaren gobernantza ardatza, eta honako hauek dira hura bultzatzeaz arduratzen diren organoak:

Ardatz horren jarduera-ildoak honako hauek dira:

  • Datuaren gobernantza-eredua.
  • Datuaren manifestua.
  • Datuaren bulegoa sortzeko barne-araudiaren garapena.
  • Datu pertsonalen babesa.
  • Datu-biltegi partekatua: datu bakarra eta estekatua.
  • Datu irekiak.

Datuen gobernantzan nahitaez beste administrazio-organo batzuk inplikatzen dituzten hainbat alderdi eta jardun-arlo daude. Hona hemen horietako batzuk:

Inplikatutako arloak Administrazio-organoak Irismena
Estatistika Datu estatistikoak eta agregatuak
Datu irekiak Open Data Euskadi (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila) Datu publikoak irekitzeko eta berrerabil daitezen sustatzeko irizpide orokorrak
Datu espazialak GeoEuskadi (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila) EAEko informazioaren lurralde-aktiboen kudeaketa integrala eta digitala.
Teknologia EJIE, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
Administrazio barruko eta erakunde arteko datuen elkarreragingarritasuna Zerbitzu Elektronikoen Unitatea (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila)
  • Administrazio Elektronikoaren Plataforma Komuna
  • PLATEA
  • NISAE - Elkarreragingarritasunerako nodoa
Datu pertsonalak Euskadiko Administrazio Publikoko Datu Pertsonalak Babesteko ordezkaria Herritarren datu pertsonalen babesa

Proiektuan zuzenean inplikatutako pertsonak eta administrazio-organoak honako hauek dira, besteak beste:

Maila Pertsonak eta organoak Eginkizunak Funtzioak
Estrategia Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua Sail sustatzailearen lidergoa eta bultzada
  • Maila estrategikoa gidatzea eta bultzatzea
  • Gobernu Kontseiluari estrategia eta hari buruzko proposamenak aurkeztea, onar ditzan.
Lidergoa eta bultzada
  • Sailarteko Batzordea gidatzea eta bultzatzea
  • Jarduteko estrategiak definitzea
  • Mugarriak eta entregatzekoak onartzea
Sail arteko Batzordea: zerbitzuetako zuzendariak eta baliokideak Zeharkako ikuskapena eta bultzada
  • Sailetako organoen lankidetza koordinatzea
  • Jardun-arlo desberdinen artean egon daitezkeen sinergiak aprobetxatzea
  • Zeharkako ikuspegiarekin gainbegiratzea eta jarraipena egitea
Operatiboa Zuzendaritza, kontrola eta jarraipena
  • Lan teknikoak gidatzea eta bultzatzea
  • Maila operatiboa koordinatzea
  • Gai garrantzitsuak barnean komunikatzea
  • Mugarriak eta entregatzekoak aldez aurretik baliozkotzea
  • Gerta daitezkeen ohiko gorabeherak konpontzea
Proiektuaren arduradun teknikoak Planaren koordinazio teknikoa
  • Prestatu entregagaiak
  • Txosten teknikoak egitea
  • Batzorde teknikoaren idazkari-lanak egitea
Exekutiboa Batzorde Teknikoa: helburu eta ekimen zehatzen arduradunak. Inplikatutako administrazio-organoak Helburuak lortzeko ekintzak gauzatzea
  • Jardueren jarraipena eta kontrola proposatzea, gauzatzea eta egitea
  • Proiektuaren arduradun teknikoekin koordinatzea eta haien eginkizunak gauzatzeko informazioa ematea.

Proposatzen den proiektuaren antolaketa- eta kudeaketa-eredua honako irudi honetan jasotzen da:

Lidergoa eta eginkizunak: 1. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak plana onartuko du (Gobernu kontseilua). 2. Erakunde Harremanetarako Sailburuordeak plana gainbegiratu eta bultzatuko du, maila estrategikoan (Sailarteko Batzordea, zerbitzu zuzendariekin). 3. Herritarrei Arreta Emateko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendariak ardatzak koordinatu, kontrolatu eta jarraituko ditu, maila operatiboan (Batzorde operatiboa). 4. Koordinatzaile teknikoak ardatzak koordinatuko ditu ardatz bakoitzaren arduradunarekin, maila operatiboan, eta solaskidetza eta jarraipena eramango dute helburu operatiboen arduradunekin