Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Domeinuak, birbideratzeak eta alias-ak eskatu

Eskatu domeinua

Domeinua atari edo web gune baten identifikatzailea da. 108/2004 dekretuak, EAEko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzen duenak, euskadi.net goi mailako domeinua (www.euskadi.eus) izango dela zehazten du eta honen azpian azpidomeinuak egituratuko direla (Adibidez www.gazteaukera.euskadi.eus), bana euskadi.net-eko atari bakoitzeko. Hala ere, domeinu berriak erregistratzeko aukera ematen du (Adibidez www.gazteaukera.net) beti ere domeinu politikaren baldintzak betetzen badira.

Web Zerbitzuari domeinu berri baten baliozkotzea eskatzeko prozedura honako hau da:

  • Eskaera egiten duen Zuzendariak Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarekin jarriko da harremanetan, eskaera-formulario hau beteta erantsiz.
  • Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak eskaera kudeatuko du Tramitaguneren bidez. Horretarako, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzari (HHABH) dagokion txostena eskatuko dio. HHABHZk domeinu politika aintzat hartuko du txostena egiteko eta eskaera aztertzeko.
  • Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak domeinu berria erosiko du ala ez aurreko txosten horren arabera. Edozein kasuan, dagokion erresoluzioa sortuko du, eta erresoluzio hori helaraziko dio eskaera egin duen Zuzendaritzari, HHABHZri eta Informatika eta Telekomunkazio Zuzendaritzari.
  • Domeinua erosten bada, eta  eskatzaileak nahi badu erositako domeinu horrek Euskadi.eus-eko URL batera berdideratu dezala, bere Web Zerbitzuko Kudeatzaileari eskatuko dio. Kudeatzaileak EJIEri pasatuko dio eskaera eta

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitetz harremanetan zure Web Kudeatzailearekin.

108/2004 dekretuak, EAEko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzen duenak, honako hau zehazten du euskadi.eus-eko atarien publizitateari dagokionez: berdin dio kanpo domeinua kontratatuta eduki ala ez, euskadi.eus-eko azpidomeinua izan beharko du beti publizitate ekintzetan iragartzen dena.

Eskatu euskadi.eus-eko azpidomeinua

108/2004 dekretuak zehazten du euskadi.net dela goi-mailako domeinua eta honen azpian egituratuko direla gainerako azpidomeinuak (Adib. www.gazteaukera.euskadi.eus), bana atari bakoitzeko. Azpidomeinu baten eskaera atari berri bat sortzeko prozedurarekin lotuta dago momentu horretan sortu behar baita: atari berria sortzeko urratsak.

Eskatu aliasa

Alias batek eduki bati url edo helbide erraza uztartzea ahalbidetzen dio. Helburu nagusia herritarrei eduki batera sarbidea erraztea da, edukiaren garrantzia dela eta edota komunikazio/publizitate ekimenetan erabilia izateko asmoz. Alias adibideak:

Aliasa eskatu edo aldatzeko prozedura hurrengo hau da:

Gogoratu aliasak ezin direla soilik erabili URL luzeak mozteko (interneteko "URL shortener" asko bezala). Bere helburua zera da: gogorazteko eta identifikatzeko errazak diren URLak sortzea kanpaina edota zerbitzu jakin batzuentzat.

Eskatu berbideratzea

Berbideratze baten bitartez Euskadi.eus-eko URL batek automatikoki beste batera bideratzea lortuko dugu. Gehienetan, URL zahar edo oker bat ordezkatzeko erabiltzen da. Honek berebiziko garrantzia du erabiltzaileari informazio eguneratua emateko eta interneteko bilatzaileetan jada indexatuta dauden URLak aldatzeko euren posizionamendua kaltetu gabe ("redirect 301" teknika erabilita).

Birbideratzea eskatzeko, bidali mezu elektonikoa zure atariari dagokion Web Zerbitzuko Web Kudeatzaileari, URL zahar eta berria zehaztuz eta aldaketaren zergatia azalduz (gogoratu birbideraketa hauek bakarrik egin ahal direla Euskadi.eus barruan, ez kanpoko webgune batean). Jar zaitez harremanetan zure Web Kudeatzailearekin edozein zalantza argitzeko.