Handitu Innova 2026
[Handitu Innova 2026]
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzetarako 2026ko deialdia egitea (Handitu Innova Programa). Urterokoak edo hainbat urtetarako inbertsioen proiektu batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak gauzatzeko denboraren arabera.
Honako hauek dira laguntzen helburuak:
a) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiaren funtzionamendua eta jasangarritasun orokorra hobetzea, bereziki ekoizpen-kostuak murriztuz, ekoizpena hobetuz eta berrorientatuz, eta teknologia berriak sartuz.
b) Natura-ingurunea, higiene-baldintzak edo animalien ongizate-mailak hobetzea.
c) Nekazaritza garatzeko, egokitzeko eta modernizatzeko azpiegiturak sortzea eta hobetzea, barne hartuta nekazaritza-lurrak eskuratzea, lurrak sendotzea eta hobetzea, energia jasangarria hornitzea, energia-efizientzia eta ura hornitzea eta aurreztea.
d) Honako hauek kalte egindako nekazaritza-ekoizpenaren potentziala berrezartzea: hondamendi naturalek, hondamendi natural batekin pareka daitezkeen salbuespenezko gertaerek eta fenomeno klimatiko kaltegarriek, animalien gaixotasunek eta babestutako animalien eta landareen izurriteek, bai eta gertakari eta faktore horiek eragindako kalteen arriskua prebenitzear eta arintzea.
e) Klima-aldaketa arintzen eta haren ondorioetara egokitzen laguntzea, besteak beste berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz eta karbono-harrapaketa handituz, bai eta energia jasangarria eta energia-efizientzia sustatzea ere.
f) Bioekonomia zirkular jasangarria bultzatzea eta garapen jasangarria eta baliabide naturalen (ura, lurzorua eta airea) kudeaketa efizientea sustatzea, adibidez mendekotasun kimikoa murriztuz.
g) Biodibertsitatearen galera geldiarazten eta alderantzikatzen laguntzea, ekosistemen zerbitzuak indartzea, eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea.
Aurrekontuko zuzkidura
1.250.000 €Prestazio ekonomikoa
HANDITU INNOVA 2026 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko zenbatekoa 1.250.000 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.
Funtsak honela banatuko dira: 250.000 euro, 2026. urterako ordainketa-kreditua, eta 1.000.000 euro, 2027. urterako konpromiso-kreditua.
Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez ditu 1. paragrafoan ezarritako baliabideak gaindituko, edo, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira, kopuru hori eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa. Gehikuntza hori 1. paragrafoan ezarritako zenbateko osoaren % 20ra iritsi ahal izango da, eta deialdia ebatzi aurretik egin beharko da. Hala gertatuz gero, horren berri emango da Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez. Beraz, zenbateko global hori agortu ondoren, ez da beste laguntzarik emango. Horren berri ere emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, organo beraren ebazpenaren bidez.

Nori dago zuzenduta
Onuraduna izateko, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako estatu-laguntzei aplikatu beharreko gidalerroetan ezarritako baldintzak.
Betekizunak
- Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
- nbertsioak goi-teknologiako elementu, instalazio, ekipamendu eta azpiegiturei lotuta egotea, berrikuntza teknologikoko programa baten barruan, eta 300.000 euro baino gehiagokoak izatea.
-
Inbertsioak hauetako batek egitea:
1. Titularra edo titularkidea familia-ustiategi bateko pertsona fisikoa duten ustiategiak, betekizun hauek betetzen badituzte:
– Ustiategiaren titularra edo titularkidea izatea eta nagusiki nekazaria izatea.
– 18 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa izatea, nekazaritza-jardueraren arabera Gizarte Segurantzan dagokion araubidean alta emanda egotea, zerga-betebeharrak eta Administrazio Publikoari lotutako era guztietako betebeharrak egunean izatea, eta nekazaritza-jardueraren ondoriozko erretiro-pentsiorik, ezintasun iraunkor absolutuagatiko pentsiorik edo ezintasun iraunkor osoagatiko pentsiorik ez kobratzea, salbu eta ezintasun hori laguntza-eskabidearen xede den jarduerari lotuta ez badago.
– Ustiategia behar bezala erregistratuta izatea EAEko dagokion lurralde historikoko nekazaritza-ustiategien erregistroan.
– Gaitasun eta trebakuntza profesional egokiak frogatzea, dela nekazaritza-adarrean gutxienez bigarren mailako lanbide-heziketako titulu akademiko bat duela egiaztatuz, dela nekazaritza-jardueran 2 urte baino gehiago eman dituela egiaztatuz.
2. Titular gisa pertsona juridiko bat duten ustiategi asoziatiboak:
– 1. taldea: lan-sozietateak, sozietate anonimoak, sozietate mugatuak edo bestelako merkataritza-sozietateak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak –LUKKak– eta lan asoziatiboko kooperatibak, (EB) 1305/2013 Erregelamenduaren 17.2 artikuluan adierazitakoari jarraikiz. Horren barnean, hauek sartzen dira:
• Lehen eta bigarren mailako nekazaritza-kooperatibak.
• Kooperatiba mistoak, gehiengoz lan elkartuko kooperatibek eta nekazaritzako kooperatibek osatuak.
– 2. taldea: nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatibak (NMEK), ezaugarri hauek dituztenak:
• Nekazaritza-ustiategien titularrek osatuko dituzte, eta pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke, baina inor ez da izango kontratista, kapitalista edo antzeko beste ezein kategoriatako titularra.
• Sozietate-partearen gutxienez % 75 nagusiki nekazariak izango dira, eta kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren gutxienez % 75, halaber, nagusiki nekazari diren kide edo bazkideen jabetzakoa.
• Lehen mailako kooperatiben kasuan, bazkideen zerbitzurako makineria-atal bat badute eta beren estatutuetan hala jasota badago, atal hori NMEKekin parekatuko da.
– 3. taldea: ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak edo titulartasun partekatuko enteak, baldin eta kideen gutxienez % 50 nagusiki nekazariak badira eta kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren gutxienez % 50 nagusiki nekazari diren bazkideena bada.
3. Inbertsio bat batera egiten duten bi ustiategi (NMEK bat eratu gabe), baldin eta banaka betetzen badute agindu honetan ustiategietarako ezarritakoa, eta diruz lagundu daitezkeen elementuak batera fakturatzen eta inskribatzen edo erregistratzen badituzte.
- Ustiategia Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) edo Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (REGEPA) erregistratuta egotea, eta, eraldaketa-/merkaturatze-jarduera egiten badu, Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan (NEIE).
-
Inbertsioak ez egotea hasita eskaera aurkezten den unean. Betekizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak.
Egoera hori Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak in situ egindako ikuskapen baten bidez egiaztatuko da, edo notario-akta bat aurkeztuz –entitatearen kontura izango da–, baldin eta entitateak behar diren elementuak jasotzen baditu organo instrukzio-egileari egiaztatzeko inbertsioa ez dela hasi.
Salbuespen gisa, bisita horien ordez, inbertsioa hasi ez izanaren aktak egin ahal izango dira modu ez-presentzialean, baldin eta funtzionarioak ezin badira inbertsioaren tokira joan akta in situ egiteko, edo, bestela, onuradunak emandako edozein dokumentu-froga egokiren bidez, baldintza hauek betetzen badira:
– Ezinbesteko arrazoiak direla medio, ezin bada bisitatu laguntzaren xede den eragiketaren lekua edo inbertsioaren kokalekua.
– Akta egiteko erabilitako baliabide telematikoek eta eskatzaileak emandako dokumentazioak, argazki geoetiketatuak eta datatuak barne, argi eta garbi egiaztatzen badute egin nahi diren inbertsioak ez direla hasi akta aurkeztu den unean.
-
Pertsona edo enpresa eskatzaileak ekonomikoki bideragarriak izatea eta produktuak merkaturatzeko irtenbide arruntak izatea.
Era berean, enpresa handiek eskabidean deskribatu beharko dute nolako egoera duten laguntzarik gabe, hau da, hipotesi kontrafaktual gisa edo proiektu edo jarduera alternatibo gisa aipatutako egoera, eta eskabidean deskribatutako hipotesi kontrafaktualaren aldeko dokumentu-frogak aurkeztu beharko dituzte.
Bideragarritasun ekonomikoa eta merkatuaren arrazoizkotasuna aztertzeko, kontuan hartuko da zein den sektorearen egoera.
- Enpresak ez egotea krisialdian, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan emandako definizioaren arabera (2014/C 249/01).
- Proiektuak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-gaietan aplikatu beharreko arau espezifikoak (abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra) ?dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten inpaktua ebaluatuko da, aurrez?, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Europako Erkidegoko arauak ere.
- Jakinaraztea ea diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
- Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz adierazi badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
- Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak beteta edukitzea, eta hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatzea, horixe jasotzen baita III. eranskinean.
- LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.
- Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu, proiektua ebaluatzeko unean dokumentu bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, 2026tik aurrera; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, gainfinantzaketarik ez jasotzea inbertsioaren garapenean.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kodea
1220406Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
Datu hauek emango dira:
– Negozio-zifraren zenbateko garbia.
– Langileen batez besteko kopurua.
– Aktiboaren zenbatekoa, guztira.
Era berean, emandako datuak egiaztatzen dituen dokumentazioa eman behar da, hala nola aurreko hiru ekitaldietako urteko kontu bateratuak, enpresa bakoitzaren urteko kontu ikuskatuak (halakorik ezean, Merkataritza Erregistroan aurkeztutako balantzea eta galdu-irabazien kontua), sozietateen gaineko zerga eta abar.
-
– Sozietateen gaineko zerga aurkeztu behar ez duten pertsona fisikoen eta nortasun juridikorik gabeko enteen kasuan:
• Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskabidea aurkeztu den dataren aurreko hiru ekitaldietakoa.
• Ekitaldi bakoitzeko jarduera ekonomikoen eranskina.
– Sozietateen gaineko zerga aurkeztu behar duten pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko enteen kasuan:
• Eskabidea aurkeztu den dataren aurreko hiru ekitaldietako sozietateen gaineko zerga.
– Enpresa sortu berrien kasuan, hurrengo hiru ekitaldietarako aurreikusitako urteko kontuak.
- Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
- nbertsioak goi-teknologiako elementu, instalazio, ekipamendu eta azpiegiturei lotuta egotea, berrikuntza teknologikoko programa baten barruan, eta 300.000 euro baino gehiagokoak izatea.
-
Inbertsioak hauetako batek egitea:
1. Titularra edo titularkidea familia-ustiategi bateko pertsona fisikoa duten ustiategiak, betekizun hauek betetzen badituzte:
– Ustiategiaren titularra edo titularkidea izatea eta nagusiki nekazaria izatea.
– 18 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa izatea, nekazaritza-jardueraren arabera Gizarte Segurantzan dagokion araubidean alta emanda egotea, zerga-betebeharrak eta Administrazio Publikoari lotutako era guztietako betebeharrak egunean izatea, eta nekazaritza-jardueraren ondoriozko erretiro-pentsiorik, ezintasun iraunkor absolutuagatiko pentsiorik edo ezintasun iraunkor osoagatiko pentsiorik ez kobratzea, salbu eta ezintasun hori laguntza-eskabidearen xede den jarduerari lotuta ez badago.
– Ustiategia behar bezala erregistratuta izatea EAEko dagokion lurralde historikoko nekazaritza-ustiategien erregistroan.
– Gaitasun eta trebakuntza profesional egokiak frogatzea, dela nekazaritza-adarrean gutxienez bigarren mailako lanbide-heziketako titulu akademiko bat duela egiaztatuz, dela nekazaritza-jardueran 2 urte baino gehiago eman dituela egiaztatuz.
2. Titular gisa pertsona juridiko bat duten ustiategi asoziatiboak:
– 1. taldea: lan-sozietateak, sozietate anonimoak, sozietate mugatuak edo bestelako merkataritza-sozietateak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak –LUKKak– eta lan asoziatiboko kooperatibak, (EB) 1305/2013 Erregelamenduaren 17.2 artikuluan adierazitakoari jarraikiz. Horren barnean, hauek sartzen dira:
• Lehen eta bigarren mailako nekazaritza-kooperatibak.
• Kooperatiba mistoak, gehiengoz lan elkartuko kooperatibek eta nekazaritzako kooperatibek osatuak.
– 2. taldea: nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatibak (NMEK), ezaugarri hauek dituztenak:
• Nekazaritza-ustiategien titularrek osatuko dituzte, eta pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke, baina inor ez da izango kontratista, kapitalista edo antzeko beste ezein kategoriatako titularra.
• Sozietate-partearen gutxienez % 75 nagusiki nekazariak izango dira, eta kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren gutxienez % 75, halaber, nagusiki nekazari diren kide edo bazkideen jabetzakoa.
• Lehen mailako kooperatiben kasuan, bazkideen zerbitzurako makineria-atal bat badute eta beren estatutuetan hala jasota badago, atal hori NMEKekin parekatuko da.
– 3. taldea: ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak edo titulartasun partekatuko enteak, baldin eta kideen gutxienez % 50 nagusiki nekazariak badira eta kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren gutxienez % 50 nagusiki nekazari diren bazkideena bada.
3. Inbertsio bat batera egiten duten bi ustiategi (NMEK bat eratu gabe), baldin eta banaka betetzen badute agindu honetan ustiategietarako ezarritakoa, eta diruz lagundu daitezkeen elementuak batera fakturatzen eta inskribatzen edo erregistratzen badituzte.
- Ustiategia Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) edo Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (REGEPA) erregistratuta egotea, eta, eraldaketa-/merkaturatze-jarduera egiten badu, Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan (NEIE).
-
Inbertsioak ez egotea hasita eskaera aurkezten den unean. Betekizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak.
Egoera hori Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak in situ egindako ikuskapen baten bidez egiaztatuko da, edo notario-akta bat aurkeztuz –entitatearen kontura izango da–, baldin eta entitateak behar diren elementuak jasotzen baditu organo instrukzio-egileari egiaztatzeko inbertsioa ez dela hasi.
Salbuespen gisa, bisita horien ordez, inbertsioa hasi ez izanaren aktak egin ahal izango dira modu ez-presentzialean, baldin eta funtzionarioak ezin badira inbertsioaren tokira joan akta in situ egiteko, edo, bestela, onuradunak emandako edozein dokumentu-froga egokiren bidez, baldintza hauek betetzen badira:
– Ezinbesteko arrazoiak direla medio, ezin bada bisitatu laguntzaren xede den eragiketaren lekua edo inbertsioaren kokalekua.
– Akta egiteko erabilitako baliabide telematikoek eta eskatzaileak emandako dokumentazioak, argazki geoetiketatuak eta datatuak barne, argi eta garbi egiaztatzen badute egin nahi diren inbertsioak ez direla hasi akta aurkeztu den unean.
-
Pertsona edo enpresa eskatzaileak ekonomikoki bideragarriak izatea eta produktuak merkaturatzeko irtenbide arruntak izatea.
Era berean, enpresa handiek eskabidean deskribatu beharko dute nolako egoera duten laguntzarik gabe, hau da, hipotesi kontrafaktual gisa edo proiektu edo jarduera alternatibo gisa aipatutako egoera, eta eskabidean deskribatutako hipotesi kontrafaktualaren aldeko dokumentu-frogak aurkeztu beharko dituzte.
Bideragarritasun ekonomikoa eta merkatuaren arrazoizkotasuna aztertzeko, kontuan hartuko da zein den sektorearen egoera.
- Enpresak ez egotea krisialdian, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan emandako definizioaren arabera (2014/C 249/01).
- Proiektuak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-gaietan aplikatu beharreko arau espezifikoak (abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra) ?dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten inpaktua ebaluatuko da, aurrez?, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Europako Erkidegoko arauak ere.
- Jakinaraztea ea diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
- Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz adierazi badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
- Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak beteta edukitzea, eta hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatzea, horixe jasotzen baita III. eranskinean.
- LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.
- Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu, proiektua ebaluatzeko unean dokumentu bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, 2026tik aurrera; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, gainfinantzaketarik ez jasotzea inbertsioaren garapenean.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia egiteko agindua indarrean jarri eta gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.