HAZI Fundazioak, Euskadiko nekazaritza-prestakuntzako zentro bateratuekin lankidetzan, Lanerako Prestakuntza-programa zabala eskaintzen du, lehen sektorean, nekazaritzako elikagaien enpresetan eta landa- eta itsasertz-inguruneko enpresetan lan egiten duten pertsonen lanbide-kualifikazioa egokitzeko eta gazteak sartzea eta belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko.
Prestakuntza-programa honen helburua da lehen sektorearen eta elikaduraren eta zuraren balio-katea eta euskal landa- eta itsasertz-ingurunea eraldatzen duten enpresen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea, modernizazioa eta enpresen erronka berrietara egokitzea sustatuz, bai maila teknikoan, bai kudeaketan.
Prestakuntza-ikastaro eta -ibilbideen eskaintza eskariaren arabera eta lankidetzan diseinatuta dago, eta hainbat azpisektore eta lan-esparrutan sailkatuta dago. Horietan, nekazaritzan, enologian eta mahastizaintzan, baratzezaintzan, abeltzaintzan, basogintzan, landa-turismoan, nekazaritzako elikaduran eta digitalizazioan prestakuntza jasotzen da.
Prestakuntza-zentroak:
|
ARABA 945 00 32 40 |
BIZKAIA 683 64 18 66 |
GIPUZKOA 627 43 19 04 |
ABELTZAIN ESKOLA 688 689 725 |