Osasun Saila

Diabetesa - Hezkuntza eta autoanalisia

Galderak Erantzun laburtua Erantzun osoa
Eraginkorra al da taldekako heziketa 2 motako diabetesa duten pazienteentzat?
Zer egoeretan gomendatzen da gluzemia kapilarreko autoanalisia, 2DMa duten eta intsulinarik hartzen ez duten pazienteetan?
Gripearen kontrako txertoa hartu behar al dute diabetikoek?

Heziketa egituratu jarraitua eman behar da, pazienteek autozaintzan eta autokontrolean jarrera aktiboa izan dezaten bultzatuz. Lehen aukera gisa taldekako heziketa-teknikak eskaintzea gomendatzen da, banakakoak baino eraginkorragoak izaten baitira. Lehenago banakako elkarrizketak egitea komeni da, pazientearen balorazioa egiteko eta norbanakoaren ikaskuntza-helburuak adosteko.

Autokontrolerako, hauek bermatu behar dira:

  • Gaixotasunaren ezagutza (definizioa, diagnostikoa, kontrol egokiaren garrantzia).
  • Tratamendu dietetiko eta farmakologikoa.
  • Jarduera fisikoa.
  • Diabetesaren konplikazio akutuei buruzko informazioa.
  • Oinen autozaintza.
  • Autoanalisia, tratamendu-doikuntzarekin, halakorik badagokio.

Paziente diabetikoentzako autokontrolerako heziketa-programa baten edukiak

  • Gaixotasunari buruzko informazioa (zer da diabetesa, diabetes-motak, arrisku-faktoreak).
  • Elikadura.
  • Jarduera fisikoa.
  • Diabetesaren konplikazio akutuak eta kronikoak.
  • Tabakoa.
  • Oin diabetikoa.
  • Ahotiko farmakoak: tratamendua betetzea, ondorio kaltegarrien kudeaketa Hipogluzemia.
  • Intsulina: pautak, teknika, dosiaren doikuntza. Hipogluzemia.
  • Autoanalisia (halakorik badagokio).
  • Egoera bereziak: bidaiak, gaixotasun interkurrenteak eta abar.

* Berrikuspen-data: 2013ko iraila

2DMa duten eta intsulinarik hartzen ez duten pazienteak: Gomendatzen da ez eskaintzea autoanalisia ohituraz 2DMa duten eta intsulinarik hartzen ez duten pazienteei. Haren erabilera kasu hauetan aztertu behar da: hipogluzemia gertatzeko arrisku handia duten pazienteetan, bizimodu-aldaketaren edo tratamendu farmakologikoaren aldaketaren ondorioz gluzemian izaten diren aldaketak baloratzeko, gaixotasun interkurrenteetan, baraualdietan edo haurdunaldiaren planifikazioan.

Intsulina hartzen duten pazienteetan, gomendatzen da autoanalisia erabiltzea intsulina-dosia doitzeko. Analisiaren maiztasuna paziente bakoitzaren beharren arabera zehaztu behar da.

* Berrikuspen-data: 2013ko iraila

Galdera horri erantzun irmo bat emateko ikerketa gehiago egin beharko liratekeen arren, orain arte argitaratu denaren arabera, bat datoz behaketa-ikerketak. Izan ere, haien arabera, pixka bat gutxitzen dira heriotza- eta ospitaleratze-tasak, bereziki arnasketa-arazoekin lotuak, gripearen aurkako txertoa hartu duten pertsona diabetikoetan; beraz, diabetesa duten pertsonek gripearen aurkako txertoa hartzea gomendatzen da.

* Berrikuspen-data: 2013ko iraila