Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

182/2023 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, «Finantzen Euskal Institutua» zuzenbide pribatuko erakunde publikoari baimena ematen diona «Talde deuda alternativa Filpe» funtsean parte hartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 5647
  • Xedapen-zk.: 182
  • Xedapen-data: 2023/12/05
  • Argitaratze-data: 2023/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

2023ko uztailaren 20an, Finantzen Euskal Institutuaren Administrazio Kontseiluak erabaki zuen Finantzen Euskal Institutuak bost milioi (5.000.000) euroko ekarpena egitea («Ekarpena»), «Talde deuda alternativa Filpe» ondarera. Badu hori erabakitzeko ahalmena, Finantzen Euskal Institutuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretuaren arabera (abenduaren 23ko 218/2008 Dekretua, 8. artikuluko k) letra). Ekarpena Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuaren kargura egingo da.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen duenez, enpresa-ondarearen parte diren ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, Gobernu Kontseiluak aurrez baimena eman behar, dekretu baten bidez, ondarearen arloan eskumena duen sailburuak eta, zuzenean edo erakunde instrumental baten bidez, sozietatea atxikita dagoen edo atxikiko zaion saileko buruak elkarrekin proposaturik. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Eskuratzea doakoa ez bada behintzat, dekretuan nahitaezkoa da adierazita uztea sozietateak zer xede duen eta EAEk, zuzenean nahiz zeharka, zer partaidetza-ehuneko izango duen sozietatean.

«Talde deuda alternativa Filpe» nortasun juridikorik gabeko ondare bereizia da, hainbat inbertitzailerena, eta «Talde Gestión SGECI SA» sozietate kudeatzaileak kudeatu, administratu eta ordezkatzen du. Helburu nagusia du jendartetik funtsak, ondasunak edo eskubideak atzematea, aplikatu beharreko araudiaren arabera kudeatzeko eta inbertitzeko. Inbertitzailearen errendimendua emaitza kolektiboen arabera ezartzen da.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak gaia eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko abenduaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik