Online jokoak eta bideojokoak
Online jokoen eta bideojokoen erabilera oso ohikoa bihurtu da azken urteotan, eta gero eta jende gehiagok kontsumitzen ditu teknologia digital horiek ondo pasatzeko. Entretenimendu mota horren gorakada dela eta, garrantzitsua da jakitea produktu horiek zer ezaugarri izan behar dituzten eta zer alderdi hartu behar ditugun kontuan modu seguruan erosi eta erabiltzeko.
Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Online jokoen eta bideojokoen abantailei eta desabantailei buruz hausnartuko dugu.
- Online jokoak eta bideojokoak modu egokian erosten eta erabiltzen ikasiko dugu.
- Joko bat egokia den identifikatzen eta haren arauak eta gomendioak ulertzen ikasiko dugu.
- Online jokoak eta bideojokoak nola sailkatu ikasiko dugu.
- Aukeratzean kontuan hartu beharreko gomendio pedagogikoak, segurtasun-arauak eta ohartarazpen garrantzitsuenak ikasiko ditugu.
Saio digital eta interaktiboak, sinkronikoak edo asinkronikoak, gai zehatz bati buruzko ezagutzan sakontzea xede dutenak.