Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Mugikorra, abentura ederra

Kontratazioarekin eta telefonia- eta Internet-zerbitzuekin, online erosketekin, kontsumo-gatazken konponketarekin eta ingurumen-inpaktuarekin lotutako alderdiak ezagutuko ditugu, hori guztia kontzienteagoak izateko eta telefono mugikorrak arduraz erabiltzeko.

Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?

  • Telefono mugikorrak eta Interneteko zerbitzuak erosteari eta erabiltzeari buruz hausnartuko dugu.
  • Tarifak, zerbitzuak eta terminal mugikorrak arduraz eta zure beharren arabera aukeratzen ikasiko dugu.
  • Telefonia mugikorraren kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak eta betebeharrak ezagutuko dituzu, baita gatazkak nola konpondu ere.
  • Ingurumen-inpaktua murrizten ikasiko dugu, ardatz hartuta urrezko 3 arauak eta zaharkitze programatua.
plus Kontsumo abentura

Talde-jarduera, lankidetzakoa eta lehiakorra. Denbora-epe jakin batean misio bat ebatzi behar da, probak eta enigmak tarteko direla.

plus Saio 1 – 90 min