Segurtasun Saila

Konpartitu

Batzar Nagusietarako Hauteskundeak 2023. Eusko Jaurlaritzaren inkestak, maiatza 2023

Eusko Jaurlaritza

2023ko maiatza

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindakoa

Araba/Álava
Hautagaitzak 2023rako estimazioa 2019ko Batzar Nagusiak
% %
EAJ-PNV 31,0 29,69
EH BILDU 22,2 21,14
PSE-EE/PSOE 18,2 19,02
PP 15,4 15,10
ELKARREKIN PODEMOS 7,1 9,98
CIUDADANOS - 2,32
VOX 3,0 1,41
Bizkaia
Hautagaitzak 2023rako estimazioa 2019ko Batzar Nagusiak
% %
EAJ-PNV 44,2 43,48
EH BILDU 22,0 19,86
PSE-EE/PSOE 15,4 16,60
ELKARREKIN PODEMOS 7,0 10,61
PP 6,8 6,66
CIUDADANOS - 1,20
VOX 1,7 0,94
Gipuzkoa
Hautagaitzak 2023rako estimazioa 2019ko Batzar Nagusiak
% %
EAJ-PNV 35,9 35,91
EH BILDU 33,1 31,90
PSE-EE/PSOE 16,4 17,25
ELKARREKIN PODEMOS 7,1 9,02
PP 4,9 4,75
CIUDADANOS - 1,0
VOX - -

Fitxa teknikoa

Informazio bilketa 2023ko maiatzaren 2a eta 5a bitartean egin zen -biak barne- ordenagailuz lagundutako banakako telefonozko elkarrizketen bidez (CATI). Galdesorta egituratu eta itxia erabili zen, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) lurralde bakoitzerako lagin adierazgarri bati elkarrizketa egiteko.

Ikerketaren diseinua, emaitzen azterketa eta txostena burutzearen ardura Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteari dagozkio soilik. Informazio bilketa Campo Volantín kalea 21, 48007, Bilbo helbidean dagoen Ikerfel enpresak egin zuen.

Lagina, 18 urte edo gehiagoko biztanleriari zuzendua, honela banatu zen: 728 pertsona Araban, 1.318 Bizkaian eta 984 Gipuzkoan, beraz, 3.030 pertsona elkarrizketatu ziren guztira. Gizabanakoen hautaketa prozedura polietapiko eta estratifikatuaren bidez egin zen, udalerriaren tamainaren araberako estratu proportzionalak erabiliz. Ondoren pertsonak sexuaren, adinaren eta lan egoeraren araberako kuoten bidez aukeratu ziren.

Lagin errorearen estimazioa, erabat ausazkoak diren laginketei egozgarria, ±%3,7koa da Arabarako, ±%2,8koa Bizkairako, ±%3,2koa Gipuzkoarako, ±%4,3koa Vitoria-Gasteizerako, ±%5,0koa Bilborako eta ±%5,0koa Donostiarako, %95,5eko konfiantza mailarako p=q=0,5 izanik.

Lagina herrialde mailan bakarrik da adierazgarria, ez Batzar Nagusietako hauteskunde-barruti mailan, beraz ez dira hauteskunde horietarako eserlekuak kalkulatu. Aldiz Udal Hauteskundeetarako aurreikuspenean, zinegotzi kopurua kalkulatu egin da, hiriburuetarako datuak badirelako adierazgarriak.

Azken aldaketako data: