Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Balio justuko espedienteak. Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak.

Deskribapena


Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiek ulertzen eta erabakitzen dute, beren lurralde-eremuaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremu geografikoan egiten diren desjabetzeetan gertatzen diren balio justuko espedienteei buruz.

Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak Lurralde Historiko bakoitzeko hiriburu bakoitzean eratzen dira.

Epaimahai bakoitzak presidente bat izango du, dagokion audientziaren presidenteak izendatutako magistratua, eta honako kide hauek:

  • Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetzako abokatu bat.
  • Kasuan kasuko administrazio publikoetako goi-mailako teknikari bat, funtzionarioa edo kontratatua, administrazio desjabetzaileko organo eskudunak izendatua, eta desjabetzearen xede den ondasunaren edo eskubidearen izaeraren arabera aldatzen dena, izaera horretara egokituta ezagutza tekniko egokienak dituen lanbide-espezialitatea.
  • Desjabetu beharreko ondasun edo eskubideen izaeraren arabera dagokion elkargoak izendatutako goi-mailako tituludun bat.
  • Dagokion elkargo profesionalak askatasunez izendatutako notario bat.

Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiek esku hartuko dute desjabetutako ondasun edo eskubideen jabeek administrazio desjabetzaileak eskainitako prezioa onartzen ez dutenean.

Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiek desjabetzearen xede diren ondasun edo eskubideen balio justua edo prezio justua zehaztuko dute, interesdunek (jabeek, administrazio desjabetzaileak edo desjabetzearen onuradunak) aurkeztutako prezio-orriak ikusita.

Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaien erabakiak arrazoitu egin beharko dira nahitaez, eta balorazio-irizpideak arrazoitu beharko dira indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, eta alderdi interesdunei jakinaraziko zaizkie. Horien aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke administrazio-bidean, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, erabakia jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


  • Administrazio publiko desjabetzaileak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 185. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz desjabetutako ondasun edo eskubideen jabeak (2006ko uztailaren 20ko EHAA) (Ministerioaren Lege bidez)

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Expediente justiprecio: 1071301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk