Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partzialaren berrikuspen-prozesua

2019.urtean onartutako LAGen planteamenduarekin bat eginez, zera proposatzen da: egungo LLPren eredu hedakorra birbideratzea eta Araba Erdialdeko lurralde oreka berria bilatzen duen lurralde-eredua artikulatzea, zeinean hiria hiriagoa izan eta landa landagoa. Vitoria-Gasteizentzat eta AEko herriguneentzat, pertsona juridikoen kopurua eta dibertsitatea handitzea da ereduaren helburua: jarduera ekonomikoak, elkarteak eta erakundeak, hiri-sistemen nukleo anitzeko sistema eratzea. Halaber, ereduak lurralde-matrizearen biodibertsitatea handitzea du helburu. Era berean, pertsona juridikoen kopurua eta dibertsitatea handitzea bilatzen du, zeinek elikagaiak eta baliabide naturalak hornitzen dituzten eta hondar-fluxu osoa jasotzen duten eta, aldi berean, lurraldean goi-teknologiaz, informazioaren eta komunikazioaren teknologia barne, doitutako ekintzak garatzea.

Hiri-ekosistemen antolamendu-konplexutasuna (dibertsitate antropikoa) eta, aldi berean, landa- eta natura-ekosistemen konplexutasuna (biodibertsitatea + dibertsitate antropikoa) handitzen dituzten estrategietan, jakintza handiko ekonomia desmaterializatuan oinarritu beharko litzateke AEra zuzendutako lurralde-eredu berria.

Energiaz eta informazioaz bezainbatean, hiri-ekosistemak ekosistema irekiak dira. Landa- eta natura-ekosistemek, zeinek euskarri-sistema gisa konfiguratzen diren, fluxu energetikoak eta materialak hornitzen dituzte. Hiri-sistemek baliabideen hornitzaile gisa eta giltzurrun gisa erabiltzen dituzte landa- eta natura-ekosistemak, zeinek hondar-fluxuen azpiegiturak bere gain hartzen dituzten eta, hala badagokio, nukleo urbanizatuek sortutako kutsadurari eusten dioten.

Hirien eta hiri-nukleoen aldetik, landa- eta natura-sistemen (euskarri-sistemen) esplotazioa onartzen da betiere bere jasate-ahalmena eta muga biofisikoak gainditzen ez dituen mailara arte; hortaz, euren birsorkuntza bermatzen da mekanismo naturalen bidez.

Estrategia berrian egungo landa-hiria binomioaren arauak aldatu beharko dira; landa- eta natura-munduaren zerbitzu ekosistemikoei garrantzia handiagoa ematen dien oreka berria bilatu beharko da. Oreka berri hori funtsatzeko hiri-sistemetan sortutako soberakin ekonomikoen zati bat erabili beharko da, landak zein naturak eskaintzen dituzten zerbitzu ekosistemikoak oreka daitezen eta jasangarritasun demografikoa berma dadin.

Lurralde-ereduak zera proposatzen du: hirien eta hiri-nukleoen hedapena etetea eta eraldatze-energia bideratzea horien barne-birsorkuntzan hirigintza ekosistemikoaren printzipioak gehituz. Proposatzen den mugikortasun eredua nodo sortzailea da, garraiobide jasangarriagotan oinarritzen dena eta aldiriak sortzen dituzten bide-azpiegituretan oinarritzen den egungo mugikortasun eredutik aldentzen dena.

Zer da Lurralde Plan Partziala (LPP) eta zergatik
berrikusten da Araba Erdialdekoa?
Lurralde Plan Partziala (LPP) zer den ondo ulertu ahal izateko, aurrez bi
kontzeptu argitu beharko lirateke: Lurralde
Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) eta Lurralde Plan Sektorialak (LPS).

+ Zer dira LAGak?
LAGak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak dira, Euskal Autonomia
Erkidegoaren lurralde-estrategia definitzen duen erregelamendua.
Erregelamendu horren bidez, besteak beste, honako hauek zehazten dira:
natura-eremuen babesa, bizitegi- edo industria-eremu handien kokapena,
azpiegitura handi batzuen gutxi gorabeherako trazadura (bideak,
errepideak, trenbideak, portuak, aireportuak), baita, ordea, eta oro har,
politika publikoen zuzendaritza landaeremuetan
eta hiri-eremuetan, eta natura-baliabideen kudeaketa ere.


+ Zer dira LPSak?
LPSak, Lurralde Plan Sektorialak, LAGak garatzeko landutako planak
dira, eta gai jakin bat zehatzago definitzeko erabiltzen dira.
Nekazaritzako eta basogintzako planak,
ibaiak eta errekak antolatzekoak, energiakoak, ekonomia-jardueretarako,
hondakinen azpiegituretarako, bizikleta-bideetarako, errepideetarako,
portuetarako eta bestelakoetarako lurzorua sortzeko plan publikoak egon
daitezke.


+ Eta orain bai... Zer da Lurralde
Plan Partzial bat (LPP)?
Lurralde Plan Partziala (LPP) eremu geografiko zehatz baten edo eremu
funtzional baten lurralde-garapenaren bidea definitzen duen dokumentua
da; kasu honetan, Araba Erdialdeari dagokiona. LPPak Euskal Autonomia
Erkidegoko LAGean eta LPSetan xedatutakoa zehaztu eta zabaldu behar
du, eta udalaz gaindiko gida izan behar du udal bakoitzak idatziko dituen Hiri
Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) idazteko.


+ Zergatik berrikusten da Araba Erdialdeko LPPa?
Gaur egun indarrean dagoen Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partziala
2004an onartu zen. Alabaina, ordutik Araba eta mundua aldatu egin dira,
eta lurraldearen eta bertako biztanleen
beharrak ere aldatu egin dira. LPPa berrikustea proposatu da Araba
Erdialdearen garapenaren ikuspegia aldatzeko aukera emango duen agertoki
berri bat izan dadin, horrela, kontzeptu
eta balio berriak ahalbidetzeko. Azterketa horren helburua Araba Erdialdean bizi
diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea izango da

DOKUMENTU TEKNIKOA: A.-Memoria, B.-Planoak, C.-Araudia, D.-Hirigintza-plangintzari eragindako afekzioak, E.-Gauzatze-programa eta AEF, y F.-Ingurumen Azterketa Estrategikoa

  1. Hasierako Onespenaren aurreko txostenak, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.5 artikulua:
    1. Hasierako onarpenaren agindua, 2023ko irailaren 4koa. Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 13.6 artikulua.
      1. EHAAren argitalpena (PDF)
      2. ALHAO argitalpena (PDF)
      3. BAO argitalpena (PDF)
      4. BOEko argitalpena (PDF)
      5. Egunkariak argitaratzea: El Correo (PDF, 1 MB) , Deia (JPG, 119 KB), Diario de notiicas de Álava (JPG, 111 KB)
    2. Hasierako onespenaren dokumentuaren alegazioak, entzunaldi-aldia eta jendaurrean jartzea, 13. artikuluak. Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 6 eta 13.7 artikuluak.
      1.  
      1. Alegazioen erantzuna, Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 13.6, 13.7 eta 13.8 artikuluen hasierako onespenaren dokumentuari entzunaldia egiteko eta jendaurrean jartzeko epeari buruzkoa.
        1.  

      1. Aurrerapena honako hauek osatzen dute:
      2. Generoaren araberako eraginari buruzko txostena (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen 19. artikulutik 23. Artikulura).
      3. Aurrerapenerako oharrak, iradokizunak, alternatibak eta proposamenak. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 13.4 artikulua: 
      4. Hasierako onarpenaren aurreko nahitaezko txostenak:
      5. Ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua. Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 68. artikulua:
      6. o VI. Aurrerapenari buruzko oharrak, iradokizunak, alternatibak eta proposamenak. Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 13.4 artikulua:

      AGINDUA, 2021eko martxoaren 24koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partziala berrikusteko prozedura abiatzen baita.(EHAA 2021/03/31)

      Eranskina “Herritarrek parte hartzeko programaren laburpena” barne.

      Dokumentu orokorrak

      Azken aldaketako data: