Bizkaired solasaldia: Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategiari buruzko jardunaldia
Deustuko Unibertsitatean BizkaiRed, Bizkaiko enpresa elkarteak antolatutako ekitaldiak, 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategiaren helburu eta lan ardatzak ezagutzea du helburu.
OSALANeko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek, ekitaldian parte hartu du dokumentuaren ideia-gakoak zein diren azaltzeko, eta Euskadin lanean ari diren pertsonen segurtasuna eta osasuna sustatzeko jasotzen diren ekintza nagusien berri emateko.
Tontxu Campos, Unibertsitateko ekintzailetasun zuzendariak eman dio hasiera ekitaldiari eta bertan parte hartu dute, Ignacio Murgia, Murgia Abogados bulegokoa, Miren Uzquizu, Gipuzkoako ASPY Prevención-eko zuzendaria, Iñaki Mojarrieta, Broker Directo-ko zuzendaria eta Mikel Llona, Telkon Bertikalak enpresako bazkide sortzailea.