Txosten honetan 2024an EAEko dantzaren programazioan eta sorkuntzan emakumeek eta gizonek izan duten presentziaren eta parte-hartzearen azterketa aurkezten da.
EAEko dantza-arloaren errealitatea erakusten duten adierazleak eskuratzea izan da ikerketaren helburu nagusia. Azterlana bi ataletan banatu da: alde batetik, dantza-emanaldiak eta, bestetik, dantza-obren sorkuntza.
Azterlan honetarako erabilitako informazio-iturria www.kulturklik.euskadi.eus plataforma izan da. Zehazki, EAEn 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egindako dantza-jarduerak eta urte horretan bertan EAEn finkatutako taldeek estreinatu dituzten eta web-plataforma horretan dauden dantza-obrak aztertu dira.
