Txosten honetan Euskal Autonomia Erkidegoko finantzaketa eta gastu publikoa kulturan estatistikaren zortzigarren edizioaren emaitzak aurkezten dira, 2022. urteari dagozkion datuekin.
Azterlanaren xedea da EAEko Administrazio Publikoaren kulturako finantzaketaren eta gastu publikoaren ezaugarriak ezagutzea. Horretarako, sakon aztertu behar dira administrazioaren zein bere mendeko organismo autonomoen, sozietate publikoen eta fundazioen kultura-aurrekontuak. Analisiak bi bide hartzen ditu: alde batetik, kulturako baliabideen izaera ekonomikoa, eta, bestetik, helmuga.
2008an martxan jarri zen eta bi urtez behin egiten den azterlana da, eta 2022 ekitaldiko datuez gain, EAEn kulturara azken 14 urteotan bideratutako baliabide publikoen bilakaera aztertzeko aukera ematen digu.
Estatistikaren edizio hau kulturan eragin nabarmena izan zuen COVID-19ak eragindako pandemiaren ondoren egiten den lehen edizioa da. Edizio honetan ikus dezakegu nolakoa izan den sektorearen susperraldia pandemia ondoren eta zer-nolako eragina izan duten aplikatutako politika publikoek.
Analisiaren ereduak zein azterlanaren informazioa erakusteko moduak estatistika beraren beste edizioen ardatza mantentzen dute.
