Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gasteizko Liburutegien Udal Sareak 78 jarduera eskainiko ditu otsailetik maiatzera bitarte

  • Gasteizko Liburutegien Udal Sareak 78 jarduera eskainiko ditu otsailetik maiatzera bitarte

  • 37 haur eta gazteentzat izango dira, eta gainerako 41 jarduerak helduentzat
  • Abian da haurren artean irakurketa bultzatzeko "Motxila ibiltaria" proiektuaren ekimen berria
  • Otsailetik apirilera bitarte, Saharari buruzko sentsibilizazio-proiektua bultzatuko da: "Sahara ezagutzen"

Liburutegien Udal Sareak publiko guztientzako 78 jarduera biltzen dituen programa aurkeztu du. Ekintzak otsailetik maiatzera bitarte egingo dituzte Vitoria-Gasteizko gizarte-etxeetako liburutegietan.

Eskaintzak haurrentzako eta familientzako 37 jarduera biltzen ditu euskaraz, gaztelaniaz eta elebitan. Horietako batzuk izango dira, adibidez, hauek: musikak girotutako ipuin-kontaketak, kontzertuak familian, poesia-errezitaldiak eta haurrentzako liburu baten aurkezpena eta eszenaratzea. Jarduera horien bidez, familiekin era askotako balioak jorratuko dira: adiskidetasuna, aniztasuna, tolerantzia, artea, jolasa, musika, zientzia, poesia, berdintasuna, zainketen garrantzia, jakin-mina, irudimena...

Gazteei eta helduei zuzendutako 41 jarduerei dagokienez, literatura-topaketak, liburu-aurkezpenak, era askotako solasaldiak, gazteentzako escape-room saioak, mikroantzerkiak eta dastaketak, besteak beste.

Jarraitu irakurtzen


  • Urtea2025
  • Gaia Artxibategiak eta Liburutegiak, Ondarea