2024ko ekitaldian berariazko ikastaro eta lantegi soziokulturalak garatzeko Aguraingo Udalaren dirulaguntzak
2024ko ekitaldirako helburuen artean, Aguraingo Udalak udalerrian dauden eta ikastaro eta lantegi soziokulturalak antolatzea eta gauzatzeasustatzen duten elkarte soziokulturalei laguntza ekonomikoa ematea aurreikusi du.
Deialdiaren helburua
2024ko ekitaldian ikastaro eta lantegi soziokulturalak egiten laguntzea, Aguraingo udalerrian.
Onuradunak
Aguraingo elkarte soziokulturalak, Euskadiko elkarteen ekainaren 22ko 7/2007 Legeak xedatutakoaren arabera behar bezala erregistratuta daudenak. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Aguraingo ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteak.
Diruz lagundu daitezkeen programak
Ikastaro eta lantegi soziokulturalak, euskaraz edo gaztelaniaz, helburu dutenak adierazpen artistikoetan eta elkartearen eskumenekoak diren eta haren helburuen artean dauden diziplinetan prestakuntza hastea edo hobetzea.
- Epea 2024(e)ko Martxoak 5(e)tik 2024(e)ko Martxoak 25(e)ra
- EntitateaAguraingo Udala
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaSektore anitz
- JardueraSustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


