Osasun Saila

Oraindik Galdakao ospitalean zegoen pertsonak jada jaso du alta

2018.eko abuztuak 23

Orain arte leptospira kasu bakar bat baino ez da baieztatu Okondon bainatu zirenen artean, analisi kliniko gehiagoren zain gauden bitartean

 

Leptospira kasu bat izan zitekeenaren susmoarekin Galdakao Ospitalean jarraitzen zuen pertsona bakarra jada alta jaso du eta kontrol anbulatorioan dago. Orain arte infekzioaren kasu positibo bakar bat baieztatu da, analisi kliniko gehiagoren zain gauden bitartean.

Zentro honetan, guztira, lau pertsona ospitaleratu zituzten. Basurtoko Larrialdien zerbitzuan artatu zuten beste pertsona batek ez zuen ospitaleratzeko beharrik izan. Guztiak Okondo udalerriko ibai-ingurune batera bainatzera joan zen lagun-talde bereko kideak dira. Sintomak abuztuaren 13aren eta 20aren artean azaltzen hasi ziren.

Arabako Osasun Publikoko zuzendariordetzak ingurune horretan bainurik ez hartzea gomendatzen jarraitzen du.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 23a