Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

URAk Getxoko Fadurako zubi berriaren ingurua atontzen eta zerbitzuak birjartzen dihardu, behin egokitzapen hidraulikoa bukatuta

Argitalpen-data: 

Behin Gobelaren ur-goraldiei hobe aurre egiteko egokitzapen hidraulikoa bukatuta, orain, URAk esku artean ditu ur-hornidurarako hodi bat birjartzea, Fadurako zubi berriaren ingurua atontzea ? atzo bertan zubia zein ingurua aglomeratu ziren ?, ibaiertzetako birlandatzea, zein ertzetan diren bideak egokitzea.

Fadurako zubia

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailari atxikiriko Uraren Euskal Agentziak Getxoko Fadurako  zubi berriaren ingurua atontzen eta zerbitzuak birjartzen dihardu. Behin Gobelaren ur-goraldiei hobe aurre egiteko  egokitzapen hidraulikoa bukatuta, orain, URAk esku artean ditu ur-hornidurarako hodi bat birjartzea, Fadurako zubi berriaren ingurua atontzea — atzo bertan zubia zein ingurua aglomeratu ziren —, ibaiertzetako birlandatzea, zein ertzetan diren bideak egokitzea. 

Uribe Kosta zubitik — Fadurako Polikiroldegiaren parean — eta ,uretan gora, Salsidun jada eginak diren lanen hasieraraino doan tartean egin dira lanak: Gobelako ibilguan 775 metrotan zehar,  ur-hustuketa handitze aldera. 

Eremu horren egokitze hidraulikoak beharrezkoa izan du Fadurako aurreko zubi nahiz pasabidearen eraistea eta ordezkatzea; baita hainbat zerbitzuen ordezkatzea ere. 

Zubi berriak 18 metro luze eta 13 metro zabal ditu: autoentzako 5 metroko bidea, oinezkoentzako bi espaloi —2,5 metro luze bakoitza— eta 3 metroko bidegorria; hormigoi armatu aurreatezatuzko habeez osatua. 

Lanok behin betiko apirilaren amaierarantz bukatutakoan, guztira, 9 zubi eta pasabide izango dira  ordezkatuak Cristóbal Valdés-eko hustubidetik — Errekaganeko Polikiroldegiaren aurrean — eta Berangokoraino tartean. Lexarreta, Jolaseta, Salsidu, Leioa, Gobelako Metro-geltokia, Villa de Plentzia eta Fadurako zubiak; zein  oinezkoentzako 2 pasabide (Fadura eta El Carmen).