Argitalpen-data: 2016/02/01
Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko Foroa hasi da sukaldaritza eta elikadura negozio berrietan talentua sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak ekintzaileentzako katalogo baten berri eman du, lehen sektorearen eta elikagaien industriaren aldeko apustua egiten dutenei, aholkularitza zerbitzu integrala eskeintzeko.
Basque Culinary Center Ekintzaileen Nazioarteko Foroaren III edizioa egiten da bihar arte. Ekimen horren helburua gastronomiari eta elikadurari lotutako ekintzailetza eta negozio berriak sustatzea da. Foroaren helburu nagusia da talentua sustatzea eta ekintzaile eta liderrez osatutako taldeak bilatzea.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, hasiera eman dio ekitaldiari. Orozek elikagaien sektoreak BPGdaren %10,56a adierazten duela eta Euskadin 100.000 pertsonei ematen diela lana azaldu du.
Sailburuordeak Eusko Jaurlaritzak egindako ekintzaileentzako katalogoaren berri eman du, lehen sektorearen eta elikagaien industriaren aldeko apustua egiten dutenei, aholkularitza zerbitzu integrala eskeintzeko.
Foro honen inguruan Bittor Orozek “Basque Country Culinary Action” saria emango du. Aurten, saria, Peruko sukaldari famatua den Gaston Acuriori emango zaio.