Argitalpen-data: 2015/06/03
Elikagaien berrikuntza, Global Innovation Day ekitaldiaren protagonista
Katiluk, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren berrikuntzako estrategia garatzeko duen tresna den heinean, Nekazaritza eta Elikadurako berrikuntza historiak: laborategitik merkatura izeneko tailerra antolatu du, ekainaren 3an, Bilboko Euskalduna Jauregian, egin den Global Innovation Day ekitaldirako.
Tailerrean berrikuntza eta lankidetzarako dauden bertako proiektuak ezagutu ahal izango dira, bai eta informazio eskuratu ere, jakiteko nola sortzen diren elikagai, produktu, zerbitzu, merkatu eta prozesu berriak, ikerketa zientifikoa eta merkatukoa, kontzeptu berrien diseinua, bideragarritasun teknologikoa, kontsumitzaileengana egokitzea, eta prototipoak kontsumitzaileei eta elikagai enpresei transferitzea abiapuntutzat hartuta. Bereziki nekazaritza eta elikaduraren sektoreko pertsonei zuzenduta dago tailerra, ekoizle zein enpresei, jakin-mina eta ardura duten eta parte hartzaile eta foodieak (elikadura zaleak) direnei, bai eta berrikuntzarekin lotura duten kolektiboei ere.
Global Innovation Day euskal berritzaileen hitzordu nagusia da, harremanak ezartzeko eta esperientziak ezagutzeko topalekua. Gune irekia, dinamikoa eta parte hartzailea da, euskal berrikuntza balioesteko, Euskadi lurralde berritzaile gisa posizionatzeko, ezagutzak trukatzeko eta networkingerako gune bat eskaintzeko, eta berrikuntza globalarekin harremanetan egotea ahalbidetzeko.
