Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2014/04/25

Bere kapsulei erliebea ematen dien Creative Line teknologia atera du Rivercapek

Kapsularen eta etiketaren bidez azken kontsumitzaileari esperientzia sentsorial original eskaintzen dio.

Lapuebla de Labarcako Rivercap enpresa arabarrak urrats bat egin du ardo eta likore packagingaren berrikuntzari dagokionez; Creative Line teknologia gai da “kapsularen eta etiketaren bidez azken kontsumitzaileari esperientzia sentsorial original eta paregabea eskaintzeko, horien egitura, erliebe eta efektu bisual erakargarri eta desberdinari esker”, adierazi dute Rivercapetik.

Teknologia hori SPARFLEX enpresako bazkide eta nazioartean erreferentzia diren Rivercapen (kapsulak), LITHO-BRUren (etiketak) eta LINEAren (Design Packaging Agentzia) arteko lankidetza estuaren emaitza da.

Creative Line teknologiako kapsula konplexuan egiten da. Barruko tintek, kalitate handikoek, erliebe eta pertsonalizazio aukera handiak eskaintzen dituzte gonan eta buruan.

Informazio gehiago

Rivercap Creative Line