Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zazpigarren aldiz aldatzen baita 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, eta laugarren aldiz aldatzen baita 2023ko urriaren 30eko Agindua, zeinaren bidez argitara eman baitzen hautaketa-prozesu horretan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria eta uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituen bigarren hautatuen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 520
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/01/30
- Argitaratze-data: 2026/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Deskribapenak
- HERRI ADMINISTRAZIO
- PROZEDURA ADMINISTRATIBOA
- LAGUNTZAILEAK
- ALDAKETA
- LANGILEAK
- BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIONARIO PUBLIKOAK
- IRAKASKUNTZA INTEGRATUEN PRAKTIKA ETA JARDUERETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- OPOSIZIO ETA LEHIAKETAK
- HIZKUNTZ-ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- MAISUEN KIDEGOA
- LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
- MATERIA TEKNIKO ETA PROFESIONALEN IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIO PUBLIKOA
- MUSIKAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
Testu legala
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 12ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia bete, eta zazpigarren aldiz aldatu zen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpena (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendu ziren). Ebazpen horietan, hurrenez hurren, argitara eman ziren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek barematu zituzten merezimenduen behin betiko puntuazioak eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuko merezimenduen guztizko puntuazioak.
Horren arabera, Nerea Lacalle Orive andrearen puntuazioak aldatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, aipatutako ebazpenean jasotako baldintzetan.
Ondorioz, ikusita zer oinarri dituen aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiak, kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak ordenatu behar dira kontuan hartuta zein diren merezimendu-lehiaketa bidez salbuespenezko prozesuan lortutako guztizko puntuazioak. Horrela, zenbat plaza dituen aukeratutako kidegoko espezialitatean, hainbat hautagai edo gutxiago hautatuko dira.
Izangaiak lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatzeko aldaketa horrek berekin dakar hautatutako pertsonen zerrendetan sartu behar izatea pertsona batzuk, hasieran hautatuak izan ez direnak eta espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaienak. Hori dela eta, Nerea Lacalle Orive andrea sartu behar da hautatutako pertsonen zerrendan.
Bestalde, Hezkuntzako sailburuaren 2025eko abuztuaren 1eko Agindua ikusita, betearazi behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia. Epai horren bidez, aitortzen da Victoria Santamaría González andreak eskubidea duela izendatua izateko hautatutako pertsona, salbuespenezko prozesu horretan lortutako merezimenduen balorazioaren arabera.
Ondorioz,
Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina (agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak), helburu hauekin:
Epaia betez, Nerea Lacalle Orive andrea izangai hautatu gisa sartzea Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatean, txanda irekian, 2. hizkuntza-eskakizuna. Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 10.5000 puntu lortu zituen guztira. Beraz, 10,5120 puntu eman zaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.
Bigarrena. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren I. eranskina, hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarriari buruzkoa (agindu horren bidez argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatutako pertsonen bigarren zerrenda ere), helburu hauekin:
Epaia betez, Victoria Santamaría González andrea izangai hautatu gisa sartzea Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko HEO Italiera espezialitatean, txanda irekian, 10.0000 guztizko puntuazioarekin.
Hirugarrena. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren VI. eranskina, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen 2.1 eta 2.2 oinarrietan eskatutako baldintzaren bat betetzen ez duten ordezkoen zerrendari buruzkoa (agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatutako pertsonen bigarren zerrenda ere), bertatik kanpo uzteko Victoria Santamaría González andrea.
Laugarrena. Hogei egun balioduneko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, lehenengo eta bigarren ataletan aipatutako izangai hautatuek dokumentuak aurkez ditzaten, hain zuzen ere Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazten direnak.
Dokumentuok online aurkeztu beharko dira, Tramitaguneren bidez (https://hezigunea.euskadi.eus/): «erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «pasahitza» sartuta «administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» gainerako izapideak.
Agindu honen eranskinean, argitaratzen da zinpeko aitorpenaren eredua eta hautatuek dokumentazioa entregatzeko eredua, bete eta adierazitako helbidean aurkeztu beharrekoa.
Bosgarrena. Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duenak, edo hura aztertuta, ondorioztatzen bada ez duela betetzen deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat, galdu egingo ditu karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak, alde batera utzi gabe hasierako eskabidea faltsutzeagatik izan dezakeen erantzukizuna. Era berean, osasun-azterketan gai ez den pertsona gisa kalifikatzen denak ere eskubide guztiak galduko ditu.
Seigarrena. Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Aldatzen du: AGINDUA, 2023ko urriaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira, batetik, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez egindako deialdiko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten bigarren hautatuen zerrenda; eta, halaber, 2023ko uztailaren 26ko Agindua aldatu, zeinak argitara eman baitzuen hautatutako pertsonen eta aipatutako prozesuan karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu dituzten pertsonen lehen zerrenda osagarria.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2023ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.