Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lege Gordailuaren erregistroa

Deskribapena


Zer da Lege Gordailua?

Herrialde batean banaketa publikorako ekoizten den inprimatutako edo grabatutako material  guztia batzea ahalbideratzen duen prozedura administratiboa da.

Zer helburu du?

Euskal kulturaren ondare bibliografikoa, entzunezkoa, ikusizkoa, ikusi-entzunezkoa batzea, preserbazio bilduma sortzeko, kontsultagai egongo dena helburu kulturaletarako, ikerketarako edo informaziorako.

Pausuak

  1. Lege Gordailu Zenbakia eskatu
  2. Emandako zenbakia aleetan sartu ikusteko era argi batez
  3. Ale fisikoak eraman Lege Gordailuko bulegora
  4. Ale digitala igo plataformara

Nori dago zuzenduta


Nork eskatu behar ditu Lege Gordailuko zenbakiak?

  1. Editorea
  2. Editoreak ez balu zenbakia eskatu, inprimatzaileak, ekoizleak, estanpatzaileak edo grabatzaileak egin beharko lukete, hurrenkera honen arabera.
  3. Argitaratua izango den liburu edo beste euskarri bat argitaratzen duen edozein persona fisikok.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Eusko Jaurlaritzaren Arabako Ordezkaritza (Eusko Jaurlaritzaren egoitza)

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Lege Gordailua
Donostia-San Sebastián, 1
01010 – Vitoria-Gasteiz
Tel.: 94 501 95 10

legegordailua@euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritza

Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Gran Vía, 85
48011 - Bilbao
Tel.: 94 403 16 52

kultura.bizkaia@euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritza

Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Andia, 13
20004 - Donostia
Tel.: 943 02 29 67

kultura.gipuzkoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Lege Gordailuko zenbaki eskaera: 0126801

Lege Gordailuko zenbaki eskaera


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Digitalizatutako ale bat ekartzea:

  1. Ekarpen digitalerako beharrezkoak diren gobernu-estandarrak (Dokumentu elektronikoen formatu onartuak)
  2. ADSL edukiz gero, banda-zabalera handiagoko beste konexio mota bat erabiltzea gomendatzen da, tamaina handiko fitxategien ekarpen digitala egiteko.
  3. Fitxategiak ulertzeko tresna: 7zip (7zip deskarga)
  4. Eskaera egin ondoren, ale digitalizatu bat kontsultatu eta aurkez dezakezu helbide honetan:Lege Gordailu digitalizatua

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.