Ahalordeen Erregistro Elektronikoa

Deskribapena


Ahalordeen erregistro elektronikoan, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko azaroaren 14ko Aginduan araututako ahalorde motak eta ordezkaritza-figurak inskribatzeko aplikazioa da.

Ordezkatu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Zerbitzu eta Prozedura Katalogoan jasotako zerbitzuak eta prozedurak, edozein delarik haien digitalizazio-maila.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak, juridikoak eta errentak eratxikitzeko erakundeak (jabeen erkidegoak, sozietate zibilak,...).

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza > Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza > Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Ordezkaritza bat erregistratzea: 0093908
  • Erakunde gaituaren erregistroa : 0093911
  • Ordezkaritzak kudeatzea/kontsultatzea: 0093909

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu behar den kasuetan, onartzeko edo ukatzeko ebazpenak edo errekerimenduak gehienez ere 10 egun balioduneko epean egingo dira, inskripzioa egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Ordezkariaren onarpena beharrezkoa den kasuetan, onartzeko gehieneko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ahalordetzea erregistroan inskribatzen denetik aurrera. Ebazpena onartzen den unean emango da.

Alta eskaera


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan.

Aurrez aurreko kanala borondatezko ahalordetzera mugatuta dago kasu hauetan:

  • Ordezkatutako pertsona pertsona fisikoa izatea.
  • Ordezkaria pertsona fisikoa izatea eta beste pertsona fisiko baten ordezkari gisa jardutea.

Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan egiten da inskripzioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko langile gaituen aurrean.

Beste tramite batzuk


Erakunde gaituaren alta eskaera


Kontsultatu zer den erakunde gaitu bat

Ordezkaritza mota honetarako, aldez aurretik jarri harremanetan: ahalordeenerregistroa@euskadi.eus

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Erregistrorako sarbidea


Zure ahalordetzeak edo ordezkaritzak kontsultatu, aldatu, luzatu, uko egin edo ezeztatu ditzakezu:

  1. Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoaren aplikazioan sartu onartutako identifikazio elektronikorako bitarteko batekin.
  2. Hautatu "Nire ordezkaritzak kudeatu eta kontsultatu" aukera, mota, egoera eta ordezkaritzaren indarraldia egiaztatzeko.
  3.  ikonoaren gainean sakatzen baduzu, "Ikusi" zutabean, gainerako xehetasunak kontsultatu eta ahalordetzea edo ordezkaritza kudeatu ahal izango dituzu.

Erregistro Arloko Laguntza Bulegoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko langile gaituen aurrean.

Aurrez aurreko kanala borondatezko ahalordetzera mugatuta dago:

  1. Ordezkatutakoa pertsona fisikoa denean.
  2. Ordezkaria pertsona fisikoa denean eta beste pertsona fisiko baten ordezkari gisa jarduten duenean.