Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Argitalpen-data: 2017/01/20

OSOA Programaren baitan onartutako Leader eremuan barneratuta dauden landa-eremuko udalerrien sustapenerako, garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak

LEADER proiektuak finantzatzeko aurretiko-eskabideak aurkeztu daitezke

Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programa, OSOA, Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 azken erabakiaren bidez onartu zen.

OSOA Programan jasotzen den neurrietako bat LEADER delakoa da, tokiko garapen parte-hartzailea bultzatzea helburu duena. Onartua izan den LEADER eremuan EAEko 122 udalerri daude, guztira 93.346 biztanle barneratzen dituelarik. LEADER eremuko landa udalerrien zerrenda.

Neurri hau martxan jarri ahal izateko, aldez aurretik deialdi publiko bat egin behar izan da toki-ekintzako taldeak izendatzeko eta talde horien tokiko garapen estrategiak onartzeko. Horren harian, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak 2016ko urriaren 6an eman zuen ebazpenaren bidez, MENDINET Landa Garapena sustatzeko Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko toki-ekintzako talde izendatu da, eta elkarte horrek proposatutako tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia onartu da.

2017ko laguntza-deialdiaren agindua, aitzitik onartutako tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia horretan aurreikusitako laguntzak jasoko dituena, prestatze fasean dago. Halaber, dagoeneko landa-garapeneko proiektuak hastear dituzten sustatzaileen egikaritze-planak ez etete aldera, aurretiko-eskabide bat betetzeko aukera dago. Aurretiko-eskabide hau proiektuaren jarduerak burutzen hasi baino lehen aurkeztu beharko da.

Edonola ere, aurretiko-eskabide hori aurkeztuta ere, nahitaezkoa izango da aurrerago EHAAn argitaratuko den diru-laguntza deialdiko aginduaren baitan eskatutako eskabidea eta bestelako dokumentu osagarriak aurkeztea, bai eta bertan jasotako betekizun eta baldintza guztiak betetzea ere.

LEADER proiektuak OSOA Programaren baitan izango dira finantzatuak, eta horren arabera FEADER Europako funtsak %80ko ekarpena egingo die LEADER proiektuei.

Deialdi aurreko eskaera formularioa

LEADER eremuko landa udalerrien zerrenda