Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2024. urterako laguntzak, minimis araubideari atxikitakoak

[Gizarte-ekitaldiak]

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen helburua Gizarte-ekitaldiak sustatzeko laguntzak dira, Euskal Autonomia Erkidegoan landa- eta itsasertz-eremua dinamizatzeko, betiere honako helburu hauetakoren bat lortzen laguntzen badute:

a) Sektore pribatuaren eta publikoaren partaidetza sustatzea landa- eta itsasertz-eremuko gizarte-ekitaldiak finantzatzeko orduan.

b) Gizarte-ekitaldi berriak sustatzea eta landa- eta itsasertz-eremuan inpaktu positibo esanguratsua dutenak finkatzea.

c) Inpaktu ekonomikoa sortzea jarduera-eremu horretan.

* Eusko Jaurlaritzaren babesa beren-beregi adierazi beharko da diruz lagundutako euskarri, kartel, seinale, sari, garaikur eta jardueretan, baldin eta jarduerak berak publizitatzekoak, hedatzekoak edo zabaltzekoak badira. Txertatu beharreko logoa erabiltzaileen eskura dago hemen:

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza horien zenbatekoak ez du jardueraren kostu osoaren % 60 gaindituko, eta ez da 20.000 eurotik gorakoa izango.

Nori dago zuzenduta


EAEko landa- edo itsasertz-eremuetan gizarte-ekitaldiak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek edo publikoek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

Betekizunak

  • Diruz lagundutako jarduera EAEko landa- edo itsasertz-eremu batean garatzea, ABEtik ZM4ra eta IM1etik IM7ra arteko zaurgarritasun-/itsasertzekotasun-mailako eremuen arabera.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere. Hori egiaztatzeko, kontuan hartuko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua (Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa) ezarritako baldintzetan.
  • Eskatzaileek jakinaraztea diruz lagundu daitekeen gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu duten ala ez. Hala bada, laguntza ematen duen erakundearen identitatea eta laguntzaren zenbatekoa jakinarazi beharko dira. Halaber, jakinarazpen horrek barne hartu beharko du aurreko hiru zerga-ekitaldietan eta indarreko ekitaldian jasotako minimis laguntzei buruzko berariazko adierazpen bat, non egiaztatuko baita laguntza hau eman aurreko hiru urteetan 300.000 euro/onuradun-eko muga ez dela gainditzen. Muga hori Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarri zen (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa).
  • Pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagokion Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresen edo bestelakoen elkarte edo erakundeen kasuan, gutxienez emakumeen presentzia orekatua izatea zuzendaritza-organoetan.
  • Formulatzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Jone Loiola

Telefonoa: 945 01 63 05

Posta elektronikoa: j-loiola@euskadi.eus

David Gozalo

Telefonoa: 945 01 63 04

Posta elektronikoa: d-gozalo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1017306

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabeteko epean, laguntza-eskaera aurkezten den egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk