Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Landa Garapeneko Elkarteak

 

 

Landa Garapeneko Elkarteak (ADR) eskualdeetako landa garapeneko jardueren erreferente nagusia dira. Bere jatorria Mendi-Nekazaritzako Elkarteetan kokatzen da, abenduaren 30eko 394/1985 Dekretuaren babesean sortuta, zein bere 7. artikuluan esaten zuen:

“Mendi-Nekazaritzako Elkarteak izaera pribatuko erakundeak dira (…) eta horren xedea mendietango nekazaritzarako eskualde-egitarauen gertatze eta egiteratze-lanetan nekazariek, nekazal-helikadura industriek, nekazalturismoko alorrak eta dagokion eskualdeko Toki-Administrazioak eskuhar eta lankide izan daitezeneko bidea erakustea hain zuzen izango da (…)”

Landa Garapeneko 10/1998 Legeak, apirilaren 8koa, Landa Garapeneko Elkarteak  landa ingurunearen garapenerako jarduketetan agente ekonomiko eta sozialek parte hartu eta laguntzeko tresna izan daitezen aintzatezten ditu.

158/2002 Dekretuak, ekainaren 25ekoa, Landa garapeneko elkarteek bete beharrekoak ezartzen ditu eta elkarteok zer nolako parte-hartzea izango duten eta zer nolako lana egingo duten Landa Ingurunearen Garapeneko Programen barruko jarduketetan.

Azken aldaketako data: 2017/09/20