Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana (EKZP)

Xehetasunak

EKZP dokumentu arau-emaile bat da, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezinean zer jarduera egin daitezkeen arautzen duena, jasangarritasuna kontuan hartuta.

EKZPn, eremutan banatuta dago Urdaibaiko lurraldea, eta lurzoru urbanizaezineko eremu bakoitzean egin daitezkeen jarduerak ezartzen dira. Lurzoru honi buruz EKZPn aipatzen denak lehentasuna du udalaren hirigintza-plangintzaren gainean.

Dena den, EKZPk ez du araurik ezartzen Biosfera Erreserba osatzen duten 22 udalerrietako hiri-lurzorurako eta lurzoru urbanizagarrirako. Udalaren hirigintza-plangintzak arautzen ditu zuzenean lurzoru horiek.

2010ean ekin zitzaion EKZP berrikusteko prozesuari. Ordutik, dokumentua jakinera emateko eta partaidetza sustatzeko hainbat ekintza burutu dira.

Jasotako ekarpenak erabili dira plan berriaren edukia idazteko oinarri eta inspirazio-iturri.