Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Garapen iraunkorraren arloko interpretazio-, ikerketa-, gaikuntzaeta hezkuntza-plana

Xehetasunak

azala

Biosfera Erreserben munduko Sarearen helburua da, besteak beste, rol aktiboa izatea, garapen iraunkorrari buruz ikasteko aukera ematen duten lekuen sarea den aldetik. Hortaz, Sare hori osatzen duten lurraldeetan proiektu eta programa aitzindarien entseguak egin behar dira; hala, jardunbide egokiak esportatuko dira, giza garapenaren eta naturaren zaintzaren arteko integrazio egokiari buruz. Hala, Biosfera Erreserbek kudeaketa iraunkorraren emaitzak erakutsi behar dizkiete biztanleei eta bisitan etortzen direnei, eta gizarte-eraldaketa lortzeko bidea erakutsi beharko diete, garapen iraunkorrerako bidean.