Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Enpresa osasungarrien topagunea

Alberto Ojanguren Bilboko Portuko Agintaritzako prebentzio arduraduna eta Izaskun Urien OSALANeko zuzendari nagusia | Egilea: Pedro Martínez

2016.eko maiatzak 11

Izaskun Urien OSALANeko zuzendari nagusia Madrilen izan da “Espainiako Enpresa Osasungarrien Sareak” antolatu duen lehenengo topaketan. Ekitaldia Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak antolatu du eta bertan, merezimendu diploma emango diote Bilboko Portu Agintaritzari 2014. urtea ez geroztik martxan duen Portu Osasuntsua delako programagatik. OSALAN laneko segurtasun eta osasunerako politika publiken bultzatzailea izanik, pozik hartu du euskal enpresa bati egindako errekonozimendua bera eta batez ere, lan ingurune osasuntsua helburu duten tankera honetako programan martxan jartzea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Erakunde Autonomoaren lan ildoetako bat da, aholkularitza teknikoa eta asesoramendua ematea laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko ezagutza enpresa eta lan lekuetan aplikagarria izan dadin. Helburua, Erkidegoko langileen segurtasun eta osasun egoera hobetzea izanik.

-. Laneko osasunari buruzko ekitaldia

Laneko osasunaren inguruko ekimenen harira, OSALANek eta Bilboko Portu Agintaritzak euskal enpresei zuzendutako ekitaldia antolatu dute datorren ekainaren 10ean Santurtzin.