Albisteak, argitalpenak eta esteka interesgarriak
Jarraian, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzea bultzatzen eta sustatzen duten eta hori gauzatzeko jardunbide eta modu desberdinak ezagutzeko erreferentzia izan daitezkeen hainbat dokumentu, sare eta elkarteri buruzko informazioa aurkeztuko dira.
- Berriak
- Berrikuntza zientifikoak
- Monografikoak
- Ikerketak eta argitalpenak
- Esteka interesgarriak
- Euskadiko kontziliazio sareak
- Kontziliazio elkarteak
Edoskitze baimenaren egungo egoera
2023ko abenduaren 20an, BOEn argitaratu zen 7/2023 Errege Lege Dekretua, abenduaren 19koa, premiazko neurriak onartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 20ko 2019/1158 (EB) Zuzentarauaren transposizioa osatzeko, guraso eta zaintzaileen familia-bizitza eta lanbide-bizitza uztartzeari buruzkoa eta Kontseiluaren 2010/18/EB Zuzentaraua indargabetzen duena, langabeziagatiko babesaren asistentzia-maila sinplifikatu eta hobetzekoa. Besteak beste, Errege Lege Dekretu horrek Langileen Estatutua aldatu zuen 37.4 artikuluan, edoskitze-baimenaren metaketa orokortzeko. Horrela, lanaldietako metaketa negoziazio kolektiboaren edo enpresa-itunen mende egoteari utzi zitzaion. Bularra emateko baimenaren gainerako baldintzak ez ziren aldatzen.
2024ko urtarrilaren 10ean, Diputatuen Kongresuak 7/2023 Errege Lege Dekretua baliozkotu edo indargabetu behar zuen. Diputatuen bozketaren ondoren, indargabetuta geratu zen eta, beraz, urtarrilaren 12an, ostirala, argitaratu zen BOEn Diputatuen Kongresuaren 2024ko urtarrilaren 10eko Ebazpena, 7/2023 Errege Lege Dekretua indargabetzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena.
Ondorioz, gaur egun, bularra emateko baimena guraso guztien eskubidea da, eta orain arte egin den bezala har dezakete. Negoziazio kolektiboaren eta, beraz, enpresako hitzarmenen eta itunen esku geratzen da edoskitze-baimena metatuta hartu ahal izatea.
Bularra emateko baimenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Kontziliazio-baimenen zabalpena
Ekainaren 29an argitaratu zen BOEn 5/2023 Errege Lege Dekretua, familia eta lana bateragarri egiteko baimenak aldatzen eta gehitzen dituena. Horrekin, Langileen Estatutua eta Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutua ere aldatzen dira.
Hauek dira berrikuntza nagusiak:
- Zortzi asteko baimena adingabeak zaintzeko: ordaindu gabeko 8 asteko baimena seme-alabak edo harreran dauden (urtebetetik gorako harrerak) adingabeak azaintzeko. Baimen hori adingabeak 8 urte bete arte erabili ahal izango da, eta gehienez ere zortzi asteko iraupena izango du. Etena edo jarraia eta lanaldi osoan edo partzialean har daitezke 8 asteak. Ez da transferigarria, eta hamar egun lehenago eskatu behar da, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Kontuan izan behar da 8 aste direla guztira, adingabeak 8 urte egin arte, eta ez direla 8 aste urteko.
- Istripuagatiko, gaixotasun larriagatiko, ospitaleratzeagatiko edo ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoagatiko baimena luzatzea: ordaindutako 5 egunera luzatzea ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo bigarren mailarainoko ahaideen eta bizikideen istripu edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ebakuntza kirurgikoagatik.
- Ezinbesteko arrazoiengatik lanera ez joateko aukera: ezinbesteko arrazoiengatik lanera ez joateko eskubidea izango du langileak, beharrezkoa denean senideekin edo bizikideekin zerikusia duten premiazko eta aurreikusi ezinezko familia-arrazoiengatik, gaixotasuna edo istripua dela eta ezinbestekoa bada. Lanera ez joateko orduak urtean gehienez 4 egunetan ordainduko dira.
- Lanaldia egokitzeko eta banatzeko eskubideen luzapena: eskubide hori zabaldu egiten da (lehen 12 urtetik beherako seme-alabak zituztenek soilik zuten eskubide hori), hamabi urtetik gorako seme-alabak, ezkontidea edo izatezko bikotekidea, bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunezko ahaideak zaintzeko premia dutenek eskubide hori baliatu ahal izan dezaten. Mendekotasuna duten beste pertsona batzuk (odol-ahaidetasunik ez dutenak) zaindu behar direnean ere aplikatzen da, baldin eta pertsona horiek etxebizitza berean bizi badira eta adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik beren kabuz moldatu ezin badira.
- Lanaldi-murrizketaren eskubideak zabaltzea: adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik bere kabuz baliatu ezin den eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duen odol-ahaidetasunezko eta ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko senideren bat zuzenean zaindu behar dutenek baliatu ahal izateko zabaltzen dira. Baita 18 urte beteta dituzten seme-alabak zaintzeko ere, adin-nagusitasunera iritsi aurretik diagnostikatutako minbizia edo gaixotasun larria izanez gero 23 urte bete arte. Eta murrizketa horretarako eskubideari eutsiko zaio pertsonak 26 urte bete arte, baldin eta, 23 urte bete aurretik, % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila egiaztatzen badu.
- Izatezko bikoteak: 15 eguneko baimena ematen da izatezko bikotea erregistratuz gero, eta berariaz aipatzen da, lege aldaketa honetan jasotako beste baimenen kasuan, izatezko bikoteek baimen horiek balia ditzaketela. Horri dagokionez, gogoratu behar da Izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 EAEko Legeak ezkondutako bikoteak eta izatezko bikoteak parekatzen zituela Euskal Autonomia Erkidegoan.
Lege-testua kontsultatzeko, sakatu hemen.
Nerea Melgosa sailburuak ongietorria eman die Kontzilia kide berriei.
Joan den martxoaren 23an, Kontzilia Komunitatearen beste topaketa bat egin zen Bilbon, eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ongietorria eman zien komunitateari atxikitako erakunde berriei. Horietako gehienek, diagnostiko bat eta kontziliazio-plan bat egiteko aholkularitza-enpresa baten kontratazioa kofinantzatzeko dirulaguntzen agindua eskuratzearen ondorioz gerturatu dira komunitatera.
Erakunde berriei ongietorria egiteaz gain, eta ohi bezala, Kontzilia Komunitatearen topaketa ikasteko eta esperientziak elkarbanatzeko gune bat izan zen, kontziliazioari buruzko informazio interesgarria partekatzeko. Era berean, bertaratutako erakundeek hitzaldi teoriko-praktiko batean parte hartzeko aukera izan zuten, marketinean eta komunikazioan aditua zen pertsona baten eskutik. Txosten horretan hainbat komunikazio-modu landu ziren kontziliazio-neurriak gauzatzeko.
Topaketan parte hartu duten erakundeen balorazioa oso positiboa izan da.
Berrikuntza zientifikoak kontziliazioaren arloan
Jarraian, norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeari buruzko berrikuspen zientifikoak aurkezten dira:
- Aitatasun-baimenak (2023ko urtarrila).
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila:
- Bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioari buruzko azterketa kualitatiboa (2023). Kualitate Lantaldeak egina.
- Fundación Eguía-Careaga Fundazioa (Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua) (gazteleraz):
- Emakunde:
- Eurofound (ingelesez):
- Yo No Renuncio kontziliazioaren aldeko Elkartea (gazteleraz):
- Informe sociológico, resultados de la encuesta El coste de la conciliación (2022).
- Encuesta #YoNoRenuncio (2021).
- Conciliar en Andalucía. Un informe sobre la situación de la conciliación y la corresponsabilidad que viven las mujeres andaluzas (2020).
- Encuesta #EstoNoEsConciliar. Los resultados (2020).
- Informe Las invisibles (2020).
- Informe sociológico Somos equipo (2017).
- Informe sociológico de la encuesta #Concilia13F (2015).
- UNAF Familia Elkarteen Batasuna (gazteleraz):
- Másfamilia Fundazioaren efr behatokia (gazteleraz):
- #Conciliación, la vitamina C de la empresa saludable: Impacto de la gestión de la conciliación en la salud y bienestar de las organizaciones y sus colaboradores (2015).
- El buen líder, faro de la conciliación. Impacto de los estilos de dirección en la implantación de una cultura de conciliación (2012).
- El compromiso en el siglo XXI se escribe con “c” de conciliación (2010).
- Comilllaseko Unibertsitate Pontifikaleko Kontziliazio, Erantzunkidetasun eta Aniztasunaren Behatokia (gazteleraz):
- Martín Rodrigo, M. J. y Núñez Partido, A. (2019). La Cultura de la “Conciliación” en el sector industrial: nuevos desafíos para el área de gestión de personas.
- Halty Barrutieta, A. (2019). Conciliación, corresponsabilidad y crianza de los hijos: claves para un vínculo parental sano.
- Carrillo Márquez, D. (2019). Las ayudas sociales a la conciliación: ¿dan respuesta a las nuevas necesidades familiares y a la corresponsabilidad?
- Emakumeen Institutuko Berdintasunerako Behatokia (gazteleraz):
- Azken 5 urte akademikoetan estatu mailan argitaratutako doktorego-tesiak (2018/2019tik 2022/2023ra) (gazteleraz):
- García Sánchez, B. (2022). Desigualdades de género en enfermería. Riesgos psicosociales y conciliación de la vida personal, familiar y laboral. Salamancako Unibertsitatea.
- Calzón Menéndez, F. M. (2022). Prácticas de conciliación familiar: consecuencias y determinantes a nivel empresarial. Juan Carlos Erregea Unibertsitatea.
- López Igual, M. P. (2021). Desigualdades de género en la economía digital: análisis de los distintos tipos de teletrabajo en Europa. Pablo de Olavide Unibertsitatea.
- Ochoa Santos, M.R. (2020). Conciliación familiar y laboral en Lekunberri/Larraun. Una aproximación etnográfica. Nafarroako Unibertsitae Publikoa.
- Euskalit: teletrabajo
- Yo no Renuncio: Estudios sociológicos
- Red DIE: Buenas prácticas de conciliación
-
BAI SAREA: Emakumearen Euskal Erakunde Emakundek sustatutako sarea (Emakunde)
-
ERANTZUNKIDE SAREA (Gipuzkoa)
-
DenBBora Sarea (Bizkaia)
-
ARHOE (Comisión Nacional para la Racionalización de los Horarios Españoles)
-
EFR (Más Familia Fundazioa)
-
YO NO RENUNCIO (Kontziliazio elkartea)