Adkzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko eta arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko laguntzak
[adikzio-prebentzio-komunitario]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Kapitulu honen xedea da EAEko toki erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzea, 2016an honakoak garatzeko: arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko programak eta esku-hartzeak, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko programak eta esku-hartzeak. Programa eta esku-hartze horiek adikzioen edo droga-mendekotasunen alorreko tokiko planetan egon behar dute; baina plan horiek onartuta edo prestatzeko prozesuan egon daitezke. Udalek banaka edo mankomunatuta prestatu eta garatu behar dituzte planak, eta ekintza egituratu eta koordinatuen multzo ordenatu bat osatu behar dute.
Zuzenean edo erakunde espezializatuekin lankidetzan bere lurralde esparruan adikzioen prebentzio komunitariorako programak kudeatzen dituzten toki-erakundeak bildu ahal izango dira adikzioen prebentzio komunitariorako proiektuak garatzeko laguntzetara. Halako programatzat hartuko dira, gizarte-komunitatearen gaitasuna sustatzeko helburua dutenak, adikzioen fenomenoa lantzeko jarduerak garatzen dituztenak, arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzen dituztenak eta osasunerako hezkuntza sustatzen dutenak.
Aurrekontuko zuzkidura
561.215 eurosMuga
Eman beharreko laguntzak zehaztu eta horien zenbatekoa kalkulatzeko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 75 eta, bestetik, programa baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, programa batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekiko. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.
Osasun Sailak aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontuaren % 75 finantzatu dezake, gehienez ere. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako programaren aurrekontu osoa. Eskabidean deskribatutako programa osatzen duten proiektu guztietarako egokia eta doitua izan behar du aurrekontuak. Programaren zuzeneko kostuak bakarrik onartuko dira. Programa bakoitzak ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 10a baino gehiago.
Ordainketa zatika egingo da: lehen % 80a laguntza onartzean ordainduko da, eta gainerako % 20a, berriz, diru-laguntza justifikatzeko memoria bidali baino lehen. Memoria hori 2017ko martxoaren 1a baino lehen bidali behar da Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzara; bertan jaso beharko dira: diruz lagundutako programa zenbateraino bete den, programaren garapenaren balorazio kualitatiboa, eta erakunde onuradunek adikzioei lotuta garatzen dituzten beste jarduera batzuei buruzko informazioa.
Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
-
Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte:
¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99)
¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00)
¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
2016ko azaroaren 30a baino lehen ebatzi behar dira Agindu honen bidez emango diren diru-laguntza eskabideak.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea