Osasun Saila

EAEn GIBa/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko planak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak

[prebentzio-kontrol-hiesa]

Deskribapena


Xedea

Laguntzetarako deia egiten zaie EAEn 2018an zehar GIBa/hiesa, CHa eta STIak prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko erakundeei. Lehentasuna emango zaie kolektibo ahulenei zuzendutako jarduerei, biztanleria orokorra xede duten jarduerak baztertu gabe, agindu honen 11. artikuluan xedatutako balioeste-irizpideen arabera.

Deialdi honen ondorioetarako, biztanle kalteberatzat hartzen dira GIBa, CHBaren eta sexu-transmisiozko infekzioen eragin eta gaixotasun-maila handia dutenak, hala nola gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoak, etorkinak, bide parenteraleko droga-erabiltzaileak eta prostituzioan aritzen direnak.

 

Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira EAEn garatzen diren honako proiektu mota hauek:

a) Gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboari bideratzen diren esku hartzeko proiektuak, ikusirik, kolektibo horretako GIBaren, CHaren eta STIen garrantzia epidemiologikoa egun.

b) GIBari, CHari eta STIei dagokionean kalteberak diren bestelako kolektiboei bideratutako proiektuak, hala nola etorkinak, bide parenteraleko droga-erabiltzaileak, prostituzioan aritzen direnak eta, oro har, gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak.

c) GIBaren, CHaren eta STIen infekzioen diagnostiko goiztiarrera bideratutako proiektuak.

d) GIBa duten pertsonei laguntza psikologikoa eta soziala emateko proiektuak.

 

Deialdi honetan diruz lagundutako ekintzetatik kanpo geldituko dira Osakidetzak edo Osasun Sailak garatutako jardueren parekoak diren ekintzak. Horri dagokionez, ikastetxeentzat prestatutako material pedagogikoa aipatu behar da, sexualitatearen eta afektibitatearen heziketarako programak garatzeko eta GIBa, STIak eta nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzeko, hain zuzen.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Muga

- Laguntzak jarduerak ordaintzeko dira, eta ez dira erabiliko langile-egitura egonkorra mantentzeko edo entitateen azpiegitura fisikoetan inbertitzeko.

– Diruz lagundu ahal izango dira diru-laguntza jaso duen programarekin erlazio zuzena eta objektiboa duten jarduerek eragindako gastuak, betiere behar bezala zehazten badira entitateak aurkeztutako proiektuan eta 14. artikuluan xedatutakoaren arabera justifikatzen badira. Aipatutako gastuak, diru-laguntza jaso baino lehenagokoak izan ahal izango dira, baina, betiere, 2017an eginak.

– Jarduerarako diru-laguntza erabil daiteke entitateko soldatapeko langileen kostuak ordaintzeko, langileek jarduera horretan egindako lanari dagokion proportzioan, eta zenbateko osoaren % 10 erabili ahal izango da zeharkako kostuak ordaintzeko. Zeharkako kostuak dira entitatearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoenak barne, baita dieta-, desplazamendu- eta kudeaketa-gastuak ere, beharrezkoak direnak diru-laguntza jaso duen jarduera bat egiteko, zuzenean jarduera jakin horri ez dagozkion arren.

– Ez dira diruz lagunduko finantza-gastuak, lizentziak, inbertsio-gastuak, interesetatik eratorritako gastuak, errekarguak, zehapen administratiboak zein zigor-arlokoak (hala nola zergak edo Gizarte Segurantza ez ordaintzeagatik eratorritako zehapen administratiboak), ezta prozedura judizialen gastuak ere.

– Diruz lagundu daitezkeen gastuak, edozein kasutan, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriko dira.

Ordainketa-modua:

Honela ordainduko da agindu honen babesean emandako diru-laguntzari dagokion zenbatekoa:

a) Diru-laguntzaren % 80 ordainduko da ebazpena onartu eta argitaratu eta gero, laguntza, esanbidez edo isilbidez, onartzen denean, agindu honen 17.1 artikuluan ezarritako epean.

b) Gainerakoa kobratzeko (emandako zenbatekoaren % 20a), diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde onuradunak, 14. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

 

Edozein ordainketa egin baino lehen, entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak beteta dituela egiaztatuko da, baita diru-laguntzen alorreko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

Nori dago zuzenduta


Irabazi asmorik ez dueten elkarteak

Betekizunak

  • Aurkezten den proiektuak GIB/hiesaren esparruan zer garrantzi duen azaltzen duen memoria | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00

  • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Hiesa eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Plana

Nafarroa Etorbidea, 14-8º

Gros Anbulatorioa

20013 Donostia

Telefonoa 943 00 64 59

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0027505

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea erlaitzetan zehazten diren bideetako edozein erabiliz abiarazi daiteke (presentziala eta elektronikoa). Izapidetzea bide batetik edo bestetik abiarazteak ez du esan nahi izapidetzearekin bide horretatik jarraitu behar denik. Izapidetzearen jarraipena, hautatutako bidea presentziala baldin bada, fitxa honetan zehazten da. Hautatutako bidea telematikoa baldin bada, berriz, Nire kudeaketak ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 4 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diruz lagundutako proiektua egin dela justifikatzeko, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenezko erakunde onuradunek dokumentazio hau aurkeztu behar dute:

a) Txosten teknikoa, zituzten helburuak zein mailatan bete dituzten azaltzen duena eta helburu bakoitza bete den mailari buruzko ebaluazioa egiten duena.

b) 2017. urteko gastuen memoria (III. eranskina) edo justifikazio-kontua, zeinetan adierazten baita zer dokumentu aurkezten diren eta horien zenbatekoak. Diru-laguntza emateko ebazpenean zehaztutako gastu-kontzeptuen arabera taldekatu behar dira horiek aginduaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera. 21. artikuluan aipatutako egoitza elektronikoan ere eskuragarri dago eredu hori.

c) Diru-laguntzaren xede den proiektua benetan gauzatu dela egiaztatzen duten fakturak edo bestelako egiaztagiriak, erakunde eskatzailearen ordezkariak izenpetuta. Gainera, agiri horiek egiazkoak direla ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko du.

d) Jarduera edo zerbitzua gauzatu dutela edo diru-laguntzaren xedea bete dutela egiaztatzen duen beste edozein agiri.

Aurkeztutako agiriak jardunbide elektronikoen araubidera moldatu beharko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.4 artikuluaren arabera, bereziki, eta 27.3 artikuluari dagokionez. Horietan, interesdunek aurkeztutako agiriek zer eskakizun bete behar dituzten arautzen da.

Dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2017ko abenduaren 4a da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk