Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

LABEAN, burututako ekintzak

  • 2022 URTEKO EKINTZAK

LABEAN HOSTak sendotzea eta SAREAN lan egitea

LABEAN HOSTei laguntza eman zaie beren egitura sendotzeko, eskualde-eremuan komunitate aktiboak eta inpaktu-komunitateak garatzeko aukera emango dieten tresnak emanez, eta modu autonomoan lan eginez LABEAN espazioen eta sortutako komunitateen inguruan.

Labean Host Sareari ere laguntza eman zaio, ereduak partekatzeko, harremanetarako guneak identifikatzeko eta lankidetza-konpromisoak ezartzeko ekintzak abian jartzeko.

Horretarako, ekintza hauek egin dira:

• EGOERAREN DIAGNOSTIKOA. Helburua Labean Host taldeko kideen ikuspegia lerrokatzea izan da, datozen urteetan haien funtzioa sendotzeko. Diagnostiko hori eragileen arteko harremanetan oinarritu da, Host aren baitan elkarlanerako potentziala ikusteko.

• IKASKUNTZA/PROTOTIPOA. “Hosting” eredu desberdinen gainean trebatzea eta Host bakoitzaren beharretara eta ezaugarrietara egokitzen den eredua eraikitzea izan da helburua.

• EKINTZA PLANA. “Hosting”eredua probatzeko ekintza-plan bat elkarrekin diseinatzea. Plan horrek Hostak egingo dituen ekintza espezifikoak, baliabideen identifikazioa, parte-hartzaileen rolak eta erantzukizunak jasotzen ditu.

• AZKEN TOPAKETA. Eskualde bakoitzean (Enkarterri, Añana eta  Arabako Mendialdean) garatutako hosting ereduak partekatzea da helburua, hobetu beharreko aspektuak eta zeharkakoak izan daitezkeen ezaugarri zein jarduera komunak identifikatuz.

Eskualdeko sareak dinamizatzea

Baterako sorkuntza eta prototipo prozesuekin aurrera egin da eskualdeetan:

- Añana: Open Space-aren (2019) emaitzetatik eratorritako lan ildoarekin jarraituz eta Zentro Komunitario Adimendunaren (2021) prototipoaren ondorioak aplikatuz, gazteriaren gaia eta eskualdeko bizitza sozialean duten parte-hartze aktiboa jorratu dira. Horretarako, abian jarri da “Hitz egin behar dugu/Tenemos que hablar” kultur bitartekaritzako programa. Programa horren bidez, eskualdeko gazteak aktibatu nahi dira, praktika artistiko esperimentalen eta herritarren partaidetzarako dinamika sortzaileen bidez.

Programaren helburua eraldaketa pertsonal eta komunitarioei bidea irekitzea izan da, gazteen artean elkar ulertzeko, antolatzeko eta elkarrizketa soziala egiteko modu berriak ahalbidetzeko. Horretarako, eskualdeko hainbat udalekin ekintzak integratu dira, baita funtsezko beste eragile batzuekin ere.

Prozesuaren ondorioetatik abiatuta, etorkizunerako lan-ildo horrekin jarraitzeko proposamenak egin dira, hala nola, gazteen parte-hartzea eta bizi diren komunitateekin duten lotura sustatuko duten ekintza jarraituak planteatuz. Honekin lortu nahi da epe luzerako ikuspegiak sortzea, erakundeen eta gazteen arteko lankidetza sustatuko duten lantaldeak sortzea eta baita familiak etorkizuneko proposamenetan eta ekintzetan sartzea, haien babesa izateko eta haien eraginkortasuna indartzeko. Azkenik, gazteen kolektibo desberdinak ordezkatzeko balioko duten legezko figurak sortzea sustatu nahi izan da.

- Arabako Mendialdea: 2021ean, eskualdean Lehiamendi Ekintzaileen Sarea elkarrekin sortzeko prozesua jarri zen abian. Sare horrek 2020an diseinatutako prototipoa hartu zuen oinarritzat. 2022an, laguntza-prozesu bat diseinatu eta garatu zen, sarea sendotzeko eta 2023rako autonomia bermatzeko.

Eskualdeko topaketei esker, sarea ireki ahal izan da, ekintzaileak eta ekintzaileen profil berriak erakarriz. Pertsona horiek funtsezkoak izan dira urteko hainbat unetan, elkarri inspirazioa emateko orduan.

Prozesu horren ondorioz, nabarmentzekoak dira talde eragile bat finkatu izana, lantaldeak sortu eta arduradunak izendatu izana Sarearen funtzionamendu egokiari begira. Baita komunikazio-kanalak eta materialak sortzea, topaketen formatuak finkatzea eta 2023rako Ekintza Plan bat definitzea. Aipagarria baita ere garatu den gomendio, tresna eta dinamiken gida, ekintza-arlo bakoitzeko zatituta, 2023an eta aurrerantzean autokudeaketa eta funtzionamendu operatiboa errazteko.

- Enkarterri: Prototipatze prozesu bat jarri da abian, Enkarterriko eskualdean zahartze aktiboa suspertzen eta Silver Economy (adinekoen beharrak asetzeko jarduera ekonomikoak, produktuak eta zerbitzuak) bultzatzen laguntzeko, landa komunitatearen garapen eta aurrerabiderako bitarteko gisa. Horretarako, lantalde bat osatu da eskualdeko eragile publiko-pribatuekin. Helburua, saio teoriko-praktiko gisako lankidetza prozesu baten bidez, identifikatutako erronkaren inguruan lan egin nahi duten eragileen sare bat sortzea litzateke.

Prozesuaren emaitza gisa, aukera-diagnostiko bat egin da. Ondorioztatu ahal izan da, Silver Economy-ak zahartze aktiboak baino aukera handiagoa eskaintzen duela eskualdearen trakzio-elementu gisa, helburu soziala eta ekonomikoa batzen baititu (berrikuntza sozialaren gakoak, bultzada sozioekonomikoa).  Aldi berean, zahartze aktiboa barneratu dezakeen eremu bat ere bada zilar ekonomia. Amaitzeko, Enkarterri enpresa eta erabiltzaileentzako laborategi esperimental bihurtzeko aukera-hobi bat dagoela adierazi da.

Gainera, eragileen mapa bat, komunitate birtualaren prototipo bat, argumentu gisako kontakizun bat eta ekintza-plan bat ere diseinatu dira.

  • 2021 URTEKO EKINTZAK

LABEAN guneak sortzea eta dinamizatzea

Jarduera honen helburua LABEAN guneak abiaraztea izan da, ekintzailetzako eta berrikuntza sozialeko jarduerak gauzatzeko erreferentziazko espazio fisiko gisa eta LABEAN komunitateak garatzea ahalbidetuko duten sareko lana bultzatzeko. Horretarako, espazio horiek egokitzeko, kudeatzeko eta dinamizatzeko ekintzak martxan jarri dira, fokua HOST egituran jarriz.

LABEAN espazioak martxan jartzea

2021ean erronka LABEAN guneak abian jartzea izan da, eta horretarako, espazio bakoitzean ibilbide-orri bat zehaztu da, honako hauekin:

- Funtzionamendurako espazio bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako barne-erregelamenduak eta erabilera-kontratu eredu baten idazketa.

- Espazio bakoitzaren egokitzapen fisikoa, honako hauekin:

      • Irudi komun bat (identifikazio-plaka eta roll-up)
      • Komunikazioak hobetzeko aukera emango duten bideokonferentziak egiteko oinarrizko ekipamendua
      • Espazio bakoitza egokitzeko beste ekipamendu osagarri batzuk

LABEAN espazio hauek, berrikuntza sozilerako gune gisa, Añanan eta Arabako Mendialdean martxan jarritako prototipatze eta baterako sortze prozesuei dagozkien topaketak hartu dituzte.

Aldi berean, Añanako LABEAN gunea aurkeztu da eskualdean, eta hiru eskualdeetako espazioen aurkezpen orokorra egin da.

HOSTs deialdia

HOST figura eratzea

LABEAN Espazio baten HOST-a koordinazio figura gisa planteatzen da, berrikuntza sozialaren printzipioetan eta balioetan oinarritutako ekintzen sustapena bermatzeko eginkizunarekin. HOST funtsezko elementua da eskualde bakoitzean ekintzailetza eta berrikuntza sozialeko komunitateak dinamizatzeko.

LABEAN HOSTak eratu eta martxan jartzeko, honako hauek egin dira:

- eskualde bakoitzari dagokion kideak zehaztu eta identifikatu:

      • Arabako Mendialdea: Kanpezuko Udala, IZKI LGE eta HAZI
      • Añana: Kuartangoko Udala, AÑANA LGE eta HAZI
      • Enkarterri: Galdamesko Udala, ENKARTERRIALDE LGE eta HAZI

- oinarrizko funtzioak zehaztu eta ezarri.

- LABEAN espazioen sarea aktibati, hiru eskualdeetako HOSTen arteko lehen topaketa eginez, non erronka komunei heldu zitzaien.

Eskualdeko sareak aktibatzea eta dinamizatzea: baterako sortze eta prototipatzeko ekintzak

Jarduera hau eskualdeetan sare lana sustatu, inplementatu eta finkatzeko ingurune egokia sustatzean datza, baterako sortze eta prototipatze prozesuetan biztanleriaren parte hartzea bultzatuz eta lagunduz.

Hiru eskualdeetarako helburu komunak honako hauek izan dira:

- Komunitate aktiboak eta konprometituak sortu, eskualdeen garapen sozioekonomikoaren alde lan egingo duten lan-sareetan eragileen eta biztanleriaren parte hartzea sustatuz.

- Sareko lana eta sarea bera sustatu eta indartu.

- Eskualde bakoitzean identifikatutako erronkei erantzunez  testatu beharko diren ad hoc irtenbideen diseinua erraztu.

Arabako Mendialdean ekintzaileen sarea sortzea

2020an diseinatutako ekintzaile sarearen prototipotik abiatuta, 2021ean sare hau elkarrekin sortzeko prozesua gauzatu da. Bertan eskualdeko ekintzailetzaren eta jarduera ekonomikoaren garapenean inplikatutako pertsonek parte hartu dute.

Prozesu honen helburuak honako hauek izan dira:

- Pertsona ekintzaileen sarea sortzea eta martxan jartzea.

- Sarea martxan jartzeko ibilbide-orria definitu.

Prozesu honek sarearen misioa eta balioak definitzea ekarri du, baita ere talde eragile bat eratzea eta jarduera programa bat diseinatzea. Prozesuan eskualdeko, askotariko profileko eskualdeko 23 pertsonek hartu dute parte: garapen bidean dauden ekintzailetza-proiektuak dituzten pertsonek, ekintzailetza-ibilbide luzeko pertsonek, eskualdeko erakunde publikoetako eta kultura-mundukek...

Eskualdeko sarearen aurkezpena apirilaren 6an egin da Arabako Mendialdeko LABEAN gunean, Kanpezuko UztaGune coworking gunean.

Añanako zentro komunitario adimendunaren prototipoa

Erronka eskualdeko eraldaketa digitalean lagunduko duen zentro komunitario adimenduna diseinatzea eta herritarrak ahalduntzea zen, komunitateen aurrerapena bilatuz. Herritarren bizitza errezteko modu barneratzaileagoan arlo sozialean, teknologikoa elementu integratzailea izan dadin, eten digitala gutxitzeaz gain, arrakala sozialak estutu ahal izateko.

Helburu espezifikoak honako hauek izan dira:

- Espazio fisiko bat diseinatzea, IKTekin lotutako hainbat jarduera egin ahal izateko azpiegitura telematikoekin. Bereizgarria  elkarrekin diharduten eragileek harreman presentzial eta birtualaren konbinazio egokia garatzeko ahalmena izatea izango delarik. 

- Komunitate garapena sustatzea

- Herritarren parte hartzea indartzea. 

Añanako Eskualdeko Eragileen Mapan identifikatutako profil desberdinak dituzten 18 pertsonek parte hartu dute prozesuan zehar lan-saioetan.

Emaitza eskualdeko eragileen arteko aliantzak lantzeko aukera berriak aprobetxatuko dituen figura anfitrioi baten kudeaketari ekiteko lan-eskema eta ibilbide-orria izan da. Prototipoak, halaber, hainbat ekintza barne hartzen ditu, hala nola herriguneetan zehar mugitu daitekeen unitate mugikor bat, komunikazio-estrategia bat eta proiektu osoaren inguruko diskurtso bat.

Berrikuntza sozialaren kultura zabaltzea: Berrikuntza sozialaren asteazkenak

Jarduera hau Euskadiko landa-eremuko toki-erakundeetako arduradunei zuzenduta egon da, hala nola alkateei, zinegotziei eta Administrazio-Batzarretako ordezkariei, bai eta LGEetako, HAZIko eta Mendinet TETeko teknikariei ere.

Hiru jardunaldi antolatu dira online formatuan, eta horiei esker, lehen pertsonan eta bere protagonistek azalduta beste erkidego eta herrialde batzuetako adibideak eta jardunbide egokiak ezagutu ahal izan dira. Gaiak hiru izan dira:

- Berrikuntza soziala landa eremuetako aukera gisa.

Programa

Grafic recordings

-Berrikuntza soziala gaztea eta landa eremukoa. Mendinet Tokiko Ekintza Taldearekin elkarlanean antolatua, Smart Rural proiektuaren esparruan

Programa

Grafic recordings

- Ekintzailetza soziala eta landa eremuko erakundeak

Programa

Grafic recordings

  • 2020 URTEKO EKINTZAK

Batera sortzeko eta prototipoak egiteko prozesua

Baterako sorkuntza – eta prototipo-prozesuaren bidez, eskualdeetako eragileak, biztanleak oro har, adituak eta azken batean, arazo komun baten inguruan parte hartu nahi duten eskualdeetako persona guztiak Bildu nahi dira. Horrela, lan-dinamika berritzaile eta parte-hartzaileen bidez, eskualde bakoitzean plantetatutako erronkari irtenbide posible bat eman nahi zaio.

Baterako sorkuntza – eta prototipo- prozesu hori abian jartzeko, helburu hauek planteatu dira  nagusiki:

- Eragileek eta biztanleek eskualdeen garapen sozioekonomikoaren aldeko lan- sareetan parte har dezaten bultzatzea.

- Sarean lan egitearen beharra eta garrantzia ikustaraztea.

- Sareko lan sortzea eta indartzea, elkarlaneko metodologoia berriak testatuz.

- Eskualde bakoitzean testatu beharreko konponbideak ad hoc diseinatzea.

Eskualde bakoitzeko erronkak identifikatzeko, 2019ko azarotik 2020ko urtarrilera bitartean egindako LABEAN OPEN SPACE jardunaldietan identifikatutako kezkak lehenetsi eta aztertu dira. Lehenetasun horren ondorioz, honako erronka hauek identifikatu dira:

- Añana: INGURUMENAREN IRAUNKORTASUNA: Energía-eraginkortasuna. Landa-eremuko energía-komunitatearen ereduak eta autokontsumorako eta soberakinen salmentarako energía sortzeko soluizoak elkarrekin bilatzea.

- Enkarterri: MUGIKORTASUN IRAUNKORRA: Udalerrien arteko, pertsonen arteko eta jarduera ekonomikoen arteko lotura hobetzeko proposamenak elkarrekin bilatzea, eskualde-kohesioa eta jarduera ekonomiko jasangarriaren sorrera bultzatzeko.

- Arabako Mendialdea:  GIZARTE EKINTZAILETZA. Ekintzailetza-proiektuak eta ekimenak abian jartzeko beharrizanetarako irtenbideak/erantzunak elkarrekin bilatzea.

Esparru honetan, 2020ko irailean, prozesua abian jarri zen eskualde bakoitzean. Urtarrilaren 30ean, online formatuan antolatutako jardunaldi batean, prozesu horren emaitzak aurkeztu ziren, eta guztira 48 pertsonak parte hartu dute prozesu horretan.

Berriak:

LABEAN espazoak hautatzea

LABEAN guneak aukeratu dira ekintzailetzako eta gizarte-berrikuntzako ekintzak garatzeko erreferentziazko espacio gisa, kontuan hartuta LABEAN inplementatzen den eskualdeetako udalek iegindako espacio-eskaintza.

Horien azterketa teknikoa egin ondoren, eta ondoren alkateen bileran, horietako bakoitzean erreferentziazko LABEAN gune bat ahutatu zen.

Aukeratutako espazioak honako hauek dira:

- Anañan: Kuartangoko Zuhatzuko Kuartango Lab espazioa, Kuartangoko Udalaren jabetzakoa.

- Arabako Mendialdean: Kanpezuko SENPAren eraikin zaharrean jarri beharreko coworking espazioa, Kanpezuko udalaren jabetzakoa.

- Enkarterrin: Galdameseko La Aceña geltoki zaharreko espazioa, Galdamesesko udalaren jabetazakoa.

Labean Sariak I. edizioa: landa-ingurunean berrikuntza soziala sortzen

LABEAN SARIAKek heburu izan du ekintzailetzako eta gizarte.berrikuntzako ekimenak ikusaraztea eta babestea, Añanako, Enkarterriko eta Arabako Mendialdeko landa-ingurunean balio eta eragin social positiboa sortzeko gaitasunarekin eta, hórrela, eskualde horien garapen sozioekonomikoari laguntzea.

Labean inplementatzen den eskualdeetako landa-eremuetan abian jarri beharreko negozio-eredu berriak dituzten erakunde publikoei, ekintzaileei edota enpresei zuzendutako lehiaketara 12 hautagaitza aurkeztu ziren, planteatutako erronkei erantzuteko asmoz:

- Etxebizitza eskuratzea

- Mugikortasuna

- Pertsonen integrazioa

- Gazteria eta eskualdean bertan bizitzeko eta lan egiteko aukerak

Hauek izan dira saritutako proiektuak:

  • KUDEAGO: Añanarako mugikortasun partekatuko plataforma, Patxi Mirandak eramana.
  • POBLARTE: THUSIA fikziozko sortzaileek Arabako Mendialdean egiten duten antzerki-sorkuntza artistikorako eta irratirako proiektua.
  • Lasierrako energía-komunitate: Lasierrako Administrazio Batzarrak eramana.
  • Coworking eta tokiko produktua sistatzeko gunea, Maeztun, Arraia-Maeztuko Udalak eramana.
  • Artisten arteko topagune kulturala, Zallako Aranguren auzoan, Zallako Udalak eramana.

Proiektu horiek 3 hilabeteko inkubazio-prozesu batean parte hartu dute, eta, mentoria pertsonalizatuen bidez, talde eramaileei prozesu hori heltzea ahalbidetu die.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna modu berezian sustatzen duen proiekturako sari berezia Arraia-Maeztuko Udalare “coworking espazioa eta tokiko produktuaren  sustapena” proiektuak jaso zuen.

Prestakuntza

30 agentek parte hartu duten “Berrikuntza Soziala, inpaktuaren neurketa eta finantzaketa” prestakuntza HAZI Euskadiko Landa Garapenereako Elkarteetako eta Mendinet Tokiko Ekintza Taldeko talde teknikoei zuzenduta zegoen.

Online formatoan emandako prestakuntza 3 modulutan egitaratu da:

- Gizarte-berrikuntza: gizarte-berrikuntza, landa-eremurako aukera gisa

- Inpaktua neurtzea: landa-ingurunean abian jarritako jarduerek eta ekintzek gizartean duten eragina neurtzeko gakoak.

- Finantzaketa: finantzaketa-iturri alternatiboak.

"Nola eman balio soziala nire ekintzailetzari" gizarte-ekintzailetzako jardunaldiak

2020ko urtarrilean, hiru jardunaldi egin dira ekintzaileentzat, "Nola eman balio soziala nire ekintzailetzari" izenburupean. Honako helburu hauek izan dituzte: ekintzailetza soziala ezagutaraztea eta balioestea, ekintzailetza sozialeko esperientziak ezagutzea eta bertaratutakoen artean sinergiak sortzea. Santikurutze Kanpezun (Arabako Mendialadea), Sopuertan (Enkarterri) eta Espejon (Añana) egin diren jardunaldietan 43 pertsonak parte hartu dute.

Jardunaldi horietan parte hartu duten pertsonek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte ekintzailetza sozialeko proiektuen adibideak, hala nola:

    • Soriako “La exclusiva”
    • Terueleko Oliete herriko “Apadrina un olivo”
    • Zaragozako Artieda herriko “Senderos de Teja”
    • Enkarterrin Karrantzako GALUA eguneko zentroa
    • Enkarterrin URBEGI empresa
    • Arabako Mendialdean Bernedoko THUSIA
    • Arabako Mendialdean Maeztuko “Mendialdeako ogia”
    • Añanan Kuartangoko Ekotarriko
    • Añanan Astulezeko “Caserio Montehermoso”
  • 2019 URTEKO EKINTZAK

Ikas bidaia

2019ko abenduan, beste lurralde batzuetako eta fase desberdinetan dauden gizarte-ekintzailetza eta  berrikuntza sozialeko ekosistemak ezagutzeko esperientziak bisitatu dira. Zehazki, Palentziako Paredes de Nava, Soriako Burgo de Osma eta Soriako El hueco-ren adibideak bisitatu dira. Bisita hauetan HAZIko teknikariek eta arduradunek, inplikatutako LGE-en arduradunek eta eskualdeetako agenteek parte hartu dute.

LABEAN OPEN SPACE jardunaldiak

Komunitateak proiektuan parte hartzea eta inplikatzea da LABEANen oinarrietako bat; beraz, eskualde bakoitzean abian jarri beharreko lehen jardueretako bat LABEAN Open Space jardunaldiak izan dira.

Jardunaldiak Open Space metodologiaren arabera garatu dira, hau da, parte-hartzaileen artean sinergiak sortzea ahalbidetzen duen metodologia berritzailearen arabera, hauek baitira jardunaldiaren denboraren eta errutinen konfigurazioan benetako protagonistak.

Jardunaldi bat egin da eskualde bakoitzean (Maeztun Arabako Mendialdean, Kuartangon Añanan eta Zallan Enkarterrin), eta guztira 123 pertsonek parte hartu dute.

Eskualde bakoitzean azaleratu eta landu diren kezkak dokumentu hauetan jasotzen dira:

- Labean Open Space Montaña

- Labean Open Space Añana

- Labean Open Space Enkarterri

Azken aldaketako data: