Osasun Saila

Paziente eta erabiltzaileen arreta zerbitzua

Zerbitzu honen bitartez, euskal gizarteak komunikazio kanal bat du Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin.

Zerbitzu hau arduratzen da Euskadiko Osasun Sisteman pertsonen eskubideak eta betebeharrak ongi konplitzen direla zaintzeaz, informazioa emanez eta haien iradokizunak, esker onak, kexak, erreklamazioak eta eskaerak izapidetuz, eta organo eskudunari haien ebazpena planteatuz.

  • Iradokizuna: Osasun sisteman, pertsonen eskubide eta betebeharren betetze mailan hobekuntzak eragitera zuzendutako ekimena; baita osasun-zerbitzuen funtzionamenduan ere, gaixo dauden pertsonei zainketa eta arreta hobea emateko xedez.
  • Esker ona: osasun-antolamenduarekin eta arretarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko esker oneko adierazpena.
  • Kexa: eosasun sistemarekin, oro har, konforme edo ados ez dagoenaren adierazpena, ondorengo izapiderik eskatzen ez duena.
  • Erreklamazioa: formalki eta idatziz egindako kexa, erantzun bat eskatzen duena. Erreklamazioa eragina jasan duen pertsonak formulatu behar du, bere izenean (bere nortasuna egiaztatuz), edota horretarako baimen legitimoa duenak, nor den egiaztatuta, betiere.
  • Eskaera: informazio eskaera, historia klinikoarena, gastuak itzultzeko eskaera, etab.

Ekimen horiek bide ematen diote osasun-administrazioari, bai zerbitzuetako puntu sendoak ezagutzeko eta bai sistemak izan ditzakeen akatsen berri izateko. Informazio horiei esker zerbitzuen kalitatea hobetzen duten neurriak sustatzen dira eta hautemandako akatsak konpontzeko modua dago.

Komunikazio motak: Iradokizun, esker on, kexa, erreklamazio eta eskaeren aurkezpenak honela egin daitezke:

  • Aurrez aurre: : Osakidetzaren osasun-zentroetako (osasun-etxe, anbulatorio, ospitale) pazientearen eta erabiltzailearen edozein arreta-zerbitzutan; Osasun Sailean edo berorren lurralde-ordezkaritzetan, eta Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako zeinahi modutan.
  • Posta bidez: egitateetan aipatzen den osasun-zentrora zuzenduta, Osasun Sailera zuzenean, edota Osasuneko lurralde-ordezkaritzetara.
  • Zuzenean zerbitzuaren bitartez

Osasun saila

Delegaciones territoriales del Departamento de Salud

Azken aldaketako data: