Osasun Saila

Ikuskaritza medikoa

Zerbitzu honek osasun-zentro pribatuetan jasotako osasun-laguntzagatiko gastuen itzulketak egiteko eskabideak aztertzen ditu, baita farmazia-produktuak edo material ortoprotesikoa erosteagatik ere.

Gainera, medikuntza pribatura joateko aldez aurreko baimen eskabideak baloratzen ditu eta pazienteen deribazioa kudeatzen du Euskaditik kanpo kokatutako Osasun Sistema Nazionaleko zentro publikoetara. Beharrezkoa denean, laguntza ekonomikoak ematen dira lekualdatze horien ondoriozko garraio-, ostatu- eta mantenu-gastuak ordaintzeko.

Nola egin eskabidea?

Behar bezala betetako inprimaki estandarizatua (PDF, 49 KB) bidali beharko da, baita erantsi nahi den zeinahi dokumentazio mediko ere, ondoren agertzen diren helbide elektroniko hauetara :

Beste argibideren bat edo informazio gehigarriren bat behar izanez gero, aipatutako helbide elektroniko berorietara zuzen zaitezke.

Prestazio ortoprotesikoa

Ikuskaritza Medikoa arduratuko da ortesiak eta protesiak eskuratzeko laguntza ekonomikoak kudeatzeaz. Aipatutako artikulu horiek medikuaren agindua nahitaezkoa duten osasun-produktuak dira; beraz, mediku espezialistak egin behar du produktuaren preskrikpzioa eta berak bete beharko du preskripziorako dokumentu ofizial espezifikoa. Dokumentuaren atzeko aldean adierazten da gastuen itzulketa eskatzeko zer prozedura jarraitu behar den eta zer dokumentazio entregatu beharko den dagokion lurralde-ordezkaritzan.

Azken aldaketako data: