Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Euskadiko II. Ekoturismo Foroan bostehun bat pertsona bilduko dira natura turismoaz jarduteko

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadiko II. Ekoturismo Foroan bostehun bat pertsona bilduko dira natura turismoaz jarduteko

  • Artzain egun batez Urkiolan
    Artzain egun batez Urkiolan
2019/01/29

Topaketan 28 hizlari egongo dira, eta hainbat gairen inguruko 23 esperientzia aurkeztuko dira

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatzen duen Euskadiko Ekoturismo Foroaren bigarren edizioa urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean egingo da Gasteizko Biltzar Jauregian.

 

Euskadiko II. Ekoturismo Foroan Euskadiko turismo jasangarriaren egoeran sakonduko da, ikuspegi global batetik. Beste jarduera batzuen artean, Euskadiko Ekoturismo Gida eta Euskadiko Ekoturismo Sarea aurkeztuko dira, eta hainbat gai aztertuko dira, hala nola honako espazio hauen inguruko erronkak eta aukerak: Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Arabako Parke Naturalak, Añanako Gatz Harana edo Ekoetxea Sarea eta Ataria Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.

 

Era berean, bertaratzen direnek lehen eskutik ezagutuko dituzte Aktiba Euskadiko Turismo Aktiboko eta Abentura Kiroletako Enpresen Elkartearen eta Nekatur Euskadiko Nekazalturismo eta Landa Etxeen Elkartearen esperientziak, bai eta adibide azpimarragarri hauek ere: Delikatuz - GR283 Idiazabal Gaztaren Ibilbidea, Carrantia, Wilex Tours, Natouring, Augur Nature, Alluitz Natura eta Angosto Kanpina.

 

Egitaraua osatzeko, begirada zabal bat emango zaio Extremadurako ekoturismoaren egoerari, horixe izango baita edizio honetako lurralde gonbidatua. Ekoturismoaren inguruko zenbait ekitaldi ere aurkeztuko dira, hala nola NatureWatch eta MadBird Azoka, biak Madrilen egingo direnak, eta Estatuko III. Ekoturismo Biltzarra, Espainiako Ekoturismo Produktuaren Kluba eta 2018ko Turismo Behatokiaren datuak ere hizpide izango dira.

 

Informazio gehiago: https://www.ecoturismoeuskadi.eus/

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea