Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Celebrity Edge luxuzko gurutzaontzia iritsiko da Bilbora

Ezagutu Euskadi

Berriak

Celebrity Edge luxuzko gurutzaontzia iritsiko da Bilbora

  • Celebrity Edge (Argazkia: Celebrity Cruises)
    Celebrity Edge (Argazkia: Celebrity Cruises)
2019/05/15

Celebrity Edge luxuzko gurutzaontzia Bilboko portura iritsiko da

Azken berrikuntza teknologikoekin hornituta dagoen itsasontzi honek 2700 bidaiaritik gora garraiatzen ditu

Maiatzaren 17an Celebrity Edge izeneko gurutzaontzia Bilboko portura iritsiko da. Itsasontzi honek 2700 bidaiaritik gora garraiatuko ditu Southampton eta Civitavecchia hirien artean, tartean Coruña, Lisboa, Gibraltar eta Palma de Mallorca hirietan geldialdiak eginez, Bilbaon egingo duenaz gain.

 

Gurutzaontziko bidaiariek –estatubatuarrak gehienbat, baina Alemania, Errusia eta Britainia Handikoak ere badira- Euskadiko leku xarmangarrienak ezagutzeko aukera izango dute, hala nola, Bilbao eta Guggenheim Museoa, Donostia edo Urdaibai, besteak beste.

 

Celebrity Edge itsasontziak 306 metroko luzera du eta, ondorioz, tamainari dagokionez honako hauen atzetik dago soilik: Britannia, Independent of the Seas, Refection eta Mein Schiff 1. 2018ko abenduan egin zuen bere irekiera bidaia eta azken berrikuntza teknologikoekin hornituta izateagatik eta bere diseinuagatik ezaguna da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea