Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Biltegiratze-zerbitzuak

Informazioa fisikoki biltegiratzeko lanpostuetako eta zerbitzarietako barneko diskoak erabiltzen jarraitzen den arren, gailu horien osagarri gisa, «sareko biltegiratze» izenekoak ere ezarri dira; hau da, xede bakarrerako biltegiratze-zerbitzariak eta informazioa kudeatzeko softwarea dutenak. Haien bidez, informazioa sarean parteka daiteke, edozer izanda ere kokapena. Sareko biltegiratzeak datuen kudeaketa eta eskuragarritasuna malgutu egiten du, oro har.

Gaur egun, erreferentzia gisa har litekeen biltegiratzeko teknologia:

  • DAS «Direct Attached Storage»: biltegiratzea zuzenean dago lotuta lanpostu edo zerbitzari batera (hala nola disko gogor bat edota zinta sinpleko unitate bat). Sarrera- eta irteera-eskaerak gailuari egiten zaizkio zuzenean.
  • SAN «Storage Area Network»: biltegiratzea horretarako sare batean egiten da, eta bertara FC «Fiber Channel» protokolo estandarraren bidez sartzen da. Gaur egun, sare horiek gehienek zuntz optikoa erabiltzen dute, eta «guztiak guztiekin» erako konexioa eskaintzen dute, biltegiratzeko prozesagailu eta gailu guztiekin.
  • NAS «Network Attached Storage»: gailu espezifikoa (prozesadore integratua biltegiratzeko disko batekin edo batzuekin), TCP/IP (LAN, WAN) sare batera konektatuta, protokolo espezializatuen bidezko sarrerarekin (NFS, CFS) fitxategiak modu partekatuan erabili ahal izateko.

 

 

Honako hauek dira estandar teknologikoak:

  NAS eta SAN 2017/07/03
  Zinta-liburutegiak 2017/07/03
  Babeskopia edo «Backup» 2017/07/03

Bilaketa honetara RSS harpidetza