Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, «Euskal Poneya edo Pottoka» zaldi-arrazaren arau espezifikoak onartzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 354
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/12
  • Argitaratze-data: 2011/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

«Euskal Poneya edo Pottoka» Euskal Herria osoan da ezaguna aspalditik. Iparraldean, 1970az geroztik aintzatetsi zen arraza estandar ofizial gisa. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, hori ez zen gertatu Industria, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak 1995eko ekainaren 7ko Agindua eman arte; izan ere, horren bidez «Pottoka» zaldi-arrazaren arau espezifikoak onartzen baitira.

Animalia horiek maneiatzeko eta ekoizteko sistemak bere horretan jarraitzen du antzinatik, eta ez du aldaketarik izan etxekotu zirenetik. Hala, animaliok sistema estentsiboan ustiatzen dira herri-basoetan, erdi aske, kontzejuen behor eta zaldiko taldeetan. Taldeotan hazitarako ar bat izaten da, eta, salbuespen gisa, animaliak biltzen dira, behokak hautatu eta zaldikoak bereiztu ahal izateko.

1996az geroztik egindako ikerketa zoometrikoetatik, erroldetatik eta Administrazioak zein Pottoka Hazleen Federazioak egindako lanetik ondorioztatzen denez, arraza-prototipo berri bat ezarri beharra dago, baita, horrekin batera, Liburu Genealogikoa arau berrietara egokitu beharra ere.

Egia bada ere gaur egungo pottokaren egoera 1996koa baino hobea dela, desagertzeko zorian dago oraindik. Horrela, bada, pottokaren arraza-estandar berri hau ezarriz animaliak arraza horretakoak direla ziurtatzeko tresnak prestatu nahi ditugu, eta, aldi berean, estandarraren irizpideak batu, baita, odolkidetasuna gutxitze aldera, gurutzaketak antolatu eta optimizatu ere. Hori guztia arraza berreskuratzeko eta genetikoki hobetzeko programak bultzatzen dituen zaldihazkuntza sustatze aldera. Helburua da, azken buruan, animalien erabilgarritasun ekonomikoa sustatzeko gaitasuna bultzatzea, eta, horrenbestez, arraza autoktono horren etorkizun iraunkorra ere bai. Hori guztia azken urteotan eginiko lanaren ildotik, alegia, animaliok zenbait zaldi-diziplinetarako erabiltzeko helburuz, hala nola, zama arinak garraiatzeko eta jauziak egiteko. Pottoka oso aproposa da batez ere umeekin lan egiteko.

Ildo horretatik, pottoka bizirauteko, berreskuratzeko eta hobetzeko beharrezko diren arauak finkatu beharra dagoelakoan gaude, Euskal Autonomia Erkidegoak abeltzaintza-alorrean duen eskumen esklusiboaren egikaritzaren barruan, eta animalia-ekoizpen eta osasunaren alorreko zerbitzuak Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzko uztailaren 24ko 2030/1981 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Arauok egiteko, abenduaren 26ko 373/2001 Dekretuak eta abenduaren 26ko 2129/2008 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraitu zaio; izan ere, lehena Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazei eta arraza horiek sustatzea helburu duten elkarteei buruzkoa da, eta bigarrenak, berriz, abere-arrazak bizirauteko, hobetzeko eta sustatzeko programa nazionala ezartzen du.

Horren ondorioz, honako hau

Industria, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1995eko ekainaren 7ko Agindua indargabeturik geratzen da, haren bidez, «pottoka» zaldi-arrazari buruzko arau bereziak onartzen baitziren.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 12a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

  1. Definizioa.

    Arau hauetan zehazturiko arraza-prototipoarekin bat datozenak hartuko dira «Euskal Poneya edo Pottoka» zaldi-arrazakotzat.

  2. Arrazaren aldaerak.

    «Euskal Poneya edo Pottoka» zaldi-arrazak ez dauka aldaerarik.

  3. Ezaugarri morfologikoak.

  1. Orokorrak.

    Osaera orokor neurritsuko animaliak dira, elipometrikoak (pisu gutxikoak euren espeziekoekin konparatuta); soslaiak apurtxo bat konkaboak dituzte, eta proportzionatuak dituzte luzera eta altuera.

  2. Bertakoak edo espezifikoak.

    1. Buruaren soslaia: zuzena edo azpikonkaboa, nahiz eta konbexidade arin bi izan, bat bekokiaren azpiko aldean eta beste bat sudurzuloen atzealdearen parean; horren ondorioz, azpiko ezpaina goikoa baino apurtxo bat atzeratuago daukate.

    2. Burua: orokorrean, erazkoa da, larru finekoa, piramide itxurakoa eta proportzionatua. Animalia batzuek bizar moduko bat izan dezakete masailezurrean, eta biboteak ezpainetan. Egokitzapen natural horri esker, zaldi hauek bazkatu dezakete negu partean bizi diren ingurunean.

    3. Bekokia: laua.

    4. Sudurzuloak: zabalak, apurtxo bat aurrerantz, ezpain lodiak.

    5. Begiak: betzuloak irtenak eta markatuak, begi handiak, biziak, almendra-itxurakoak, ilunak eta adierazkorrak, ageri-agerian aurpegian.

    6. Tupea: ezaugarri bereizgarria dute, begien gainean; arrek bereziki oparoa daukate.

    7. Aurpegia: zuzena edo konkabo samarra.

    8. Belarriak: txikiak edo ertainak, eta erraz mugitzen dituzte; barruko aldean ileak dituzte, batez ere neguan; ondo jarriak daude, goiko aldean, aurrerantz begira. Oinarrian kanpora egiten dute eta puntetan barrura.

    9. Lepoa: sendoa eta indartsua, zabala eta enbor eta buruarekin ondo proportzionatua. Zurda sinplea dauka gurutzeraino, albo bakar baten gainean erortzen dena. Zurda ugari eta luzeak.

    10. Enborra: soslai azpikonkabo baten barruan ezartzen da.

    11. Gurutzea: ez da nabaria.

    12. Sorbalda: apurtxo bat zeiharra; oso artikulazio-oinarri ona ematen die aurreko gorputz-adarrei.

    1. Bularra: eliptikoa eta sendoa; arrek zabalagoa daukate.

    2. Saihets-hezurrak: alboko aldea saihets konbexu samarren gainean bermatzen da, eta, horren ondorioz, saihets-hezurren multzoa makotu samarra daukate.

    1. Bizkarraldea: konkabo samarra.

    2. Zerra: okertua, zabalagoa luzea baino. Laburra. Hezur sakroko aldeak apurtxo bat jausita ditu, eta horrek oso berezko duen zerra sortzen du, apurtxo bat makotua.

    3. Buztana: oso behetik sortzen zaio, oso zudartsua da, eta apalardatzetik behera hel daiteke.

    4. Hanka-jarrerak: egokiak eta erregularrak, atzekoak izan ezik, horiek okerrak eta kanporantz jotzeko joera baitute.

    5. Gorputzadarrak: luzera ertainekoak eta proportzionatuak; meheak baina indartsuak; hezurdura bikaina.

    6. Aurreko gorputz-adarrak: beso eta besaurrea, iharrak. Belauna zabala, hezurtsua. Kanabera laburra, tendoi nabarmenak. Neguan, ile-xerlo gutxi batzuk izan ditzakete, baina normalean ez dituzte gainditzen hanketako koroak, azpitik, ezta hatz-koskorrak goitik ere. Dena den, arraza-nahasketaren adierazgarritzat joko dira, negutik kanpo horrelako ile ugari agertuz gero.

    7. Atzeko gorputz-adarrak: izter garatua. Ipurmasail eta hanka gihartsuak. Belaunburu zabal eta sendoak. Kanabera laburrak, tendoi nabarmenak. Apalardatza aurreko gorputz-adarretakoak bezalakoak.

    8. Apoak: txiki eta borobilak, aurrekoak eliptikoagoak dira, ondo jarriak eta oso gogorrak.

    9. Kolorea: beltza edo gaztainkara iluna.

    10. Ezaugarri zoometrikoak: hona arraza definitzen duten ezaugarri zoometriko nagusiak, arrak eta emeak bereizirik:

      Neurria Batez bestekoa Bariantza Neurri-tartea Emeak: batez bestekoa Arrak: batez bestekoa

      Gurutzerainoko altuera 123,67 16,47 4,06 124,97 123,48

      Zerraren aurrerainoko altuera 124,70 18,96 4,35 124,61 125,37

      Buztanaren hasierainoko altuera 115,76 20,49 4,53 115,79 115,54

      Esternoi-atzealdearen diametroa 56,47 10,27 3,21 56,39 56,97

      Luzera-diametroa 126,57 40,56 6,37 126,63 126,14

      Bularraren zabalera 18,28 4,78 2,19 18,12 19,42

      Zerraren zabalera 41,11 9,12 3,02 41,16 40,77

      Zerraren luzera 37,99 9,71 3,12 37,95 38,29

      Toraxaren perimetroa 147,52 72,00 8,49 147,41 148,30

      Kanaberaren perimetroa 16,12 0,74 0,86 16,07 16,49

      Buruaren zabalera 19,92 1,63 1,28 19,90 20,06

      Aurpegiaren zabalera 15,45 1,62 1,27 15,40 15,80

      Buruzurraren zabalera 14,79 1,31 1,15 14,74 15,13

      Buruaren luzera 52,00 11,46 3,39 52,02 51,83

      Aurpegiaren luzera 33,09 33,15 32,61

      Buruzurraren luzera 18,91 4,42 2,10 18,87 19,22

      Pisua (Crevet) 226,97 152,68 39,07 226,50 230,22

  3. Ezaugarriak eta portaera.

    Arraza honek oso jite primitiboa dauka oraindik, ez baita apenas hobetu. Animalia hau, bere ingurunean dabilenean, zarpaila, soila eta gogorra izaten da. Lanean, berriz, oso noble eta esanekoa da, eta ikasteko gaitasun handia dauka, baita lan egiteko izaera aproposa ere.

    Zama arinak garraiatzeko gaitasun nabarmena dauka, baita zelatzeko zaldi gisa erabiltzeko ere. Albo bereko hankak eta besoak batera mugituz ibiltzeko trebetasuna ere badauka.

  4. Ezaugarri baztertzaileak.

    1. Larruaren kolorea beltza edo gaztainkara iluna ez izatea.

    2. Begien kolorea gaztainkara oso iluna ez izatea.

Ugalketarako erabiltzen diren animalien kalifikazio morfologikoa egiteko, puntuazio bat emango zaie, ondoko baremo eta alderdi hauek hartuan hartuta:

Kalifikazio hamartarra Ezaugarriak Koefizienteak Puntuak

Arrak Emeak

Perfektua .........10 Burua eta lepoa 1,5 1,5

Bikaina ..............9 Sorbalda eta gurutzea 1 1

Oso bikaina .......8 Bularra eta saihetsak 1 1

Ona ...................7 Bizkarra eta gerruntzea 1 1

Balekoa ..............6 Zerra eta buztana 1 1,5

Hala-holakoa .....5 Gorputz-adarrak eta hanka-jarrera 1,5 1,5

Eskasa ............4-3 Sexu-ezaugarriak 0,5 0,5

Txarra ............2-1 Eiteen osotasuna 1.5 1

Mugimenduak 1 1

Guztira

Kalifikatu beharreko animaliek hiru urtetik gorakoak izan beharko dute, eta behar bezain identifikatuta egon.

Arrak lehenengo aldiz kalifikatuko dira, behin behingoz, 3 urte bete ondoren, eta berriz kalifikatu beharko dira, ezinbestean, 6 urte dituztenean. Hala, arrek 6 urte baino gehiago izanik ez badira berriz kalifikatu, ugalketarako ez gaitzat joko dira, eta halaxe jarraituko dute horretarako gaitzat jo arte. Behin-behingo kalifikazioa izan arren ondorengoak ezin izango dira kalifikatu, eta, horrenbestez, ezin izango dira Jaiotze Erregistrotik Behin Betiko Erregistrora igaro (edo A kategoriko Erregistro Osagarriko Jaiotze Erregistrotik B kategoriko Erregistro Osagarrira), baldin eta aita ez gaitzat jo badute bigarren kalifikazioan.

Animalia bat kalifikatzeko egin beharrekoak:

  1. Neurri zoometrikoak hartu.

  2. Kontrol genealogikoa egiteko laginak hartu.

  3. Animaliei hiruna argazki egin: albo bakoitzari bat (ezkerrekoari eta eskuinekoari) eta buruari beste bat, aurrez aurre.

  4. Kalifikazioa bera.

  5. Akats baztertzaileak eta zigortzaileak bildu.

  6. Ugalketarako gai den ala ez ezarri.

  7. Kalifikazio-agiria bete eta sinatu.

    Hona animalia ugalketarako ez gaitzat jotzeko akatsak:

  1. Ar monorkidoak edo kriptorkidoak.

  2. Orban zuriak buruan:

    Arrak: bekokiko zuriuneak (txiki eta irregularrak zein handixeago eta erregularrak) edo sudur eta ezpain aldeko banda-formako zuriuneak (ileak izan ezik).

  3. Haragi-orbanak:

    Arrak: edozein.

  4. Hanketako orbanak:

    Arrak: hanketako azpialdeko akatsengatik punturen bat daukatenak.

    Emeak: hanketako azpialdeko akatsengatik 8 puntutik gora dutenak.

  5. Apoak:

    Arrak: apo handiak.

    Arrak: edozein orban apoetan (apo zuria edo zurixka).

  6. Kalifikazioa:

    Emeak: <70 puntu.

    Arrak: <80 puntu.

    Kalifikazioa honela kalkulatuko da: lortutako kalifikaziotik akats zigortzaileak (ondoren azaltzen direnak) kenduta, behean aipatutako akatsak kontuan hartu barik.

    Akats zigortzaileak:

    Akats zigortzaileak dira II. eranskineko Kalifikazio Orrian «akats» gisa bildutakoak.

    Liburu Genealogikoaren Batzordeak ezaugarri zigortzaileak eta euren balorazioa ebaluatu ahalko ditu, datuen gaurkotzea proposatzeko, animalien hobekuntzan nola egiten ari den aurrera kontuan hartuta.

«Euskal poneya edo pottoka» zaldi-arrazaren Liburu Genealogikoak ondoren azaltzen diren erregistroetan egituratzen da: animalien banan-banako identifikazioa, indarrean dauden arauen arabera, ezinbestekoa izango da aipatutako edozein erregistrotan inskribatzeko eskatzen duten guztientzat.

  1. Hasiera Erregistroa (HE).

    Baldintza hauek betetzen dituzten animaliak sartuko dira hasiera-erregistroan:

    1. Hiru urte baino gehiago izatea.

    2. Lurralde bakoitzeko hazleen erregistroetan animalien ezaugarriengatik (abiaburu gisa) izena emanda egotea, 2005eko maiatzaren 11n baino lehen.

    3. Arraza-prototipoaren betekizunak betetzea eta Liburu Genealogikoaren Batzordeak gaitzat jotzea.

      Hasiera Erregistroa 2005eko maiatzaren 11n itxita geratu zen. Erregistro Osagarria, berriz, egun horretatik aurrera irekita dago. Hasiera Erregistroa salbuespenez ireki ahalko da, Liburu Genealogikoaren Batzordearen gehiengo erabakiaren bitartez, aniztasun genetikoa daukaten hazitarako animaliak bertan sartzeko, betiere batzordeak erabakitzen dituen baldintzak betetzen badituzte.

      Animaliek erregistro horretan jarraitzea euren ondorengoen kontrolean lortzen diren emaitzen baitan egongo da, eta ugalketarako ez den pottokatzat joko dira, kontrako eragina antzemanez gero eta betiere Liburu Geneologikoaren Batzordeak horrela ezarriz gero.

  2. Erregistro Osagarria (EO).

    Behin Hasiera Erregistroa itxita, Erregistro Osagarria irekita dago 2005eko maiatzaren 11z geroztik. Bertan emeak inskribatuko dira, baina bakarrik baldin eta arraza-ezaugarri definituak izateaz gain, aurrekari genealogiko batzuk edo guztiak erregistratzeke badituzte, eta betiere honako baldintzak betetzen badituzte:

    1. Hiru urte baino gehiago izatea.

    2. Arraza-prototipoen betebeharrak betetzea, gutxienez 75 puntuko ezaugarri morfologikoa izatea eta Liburu Genealogikoaren Batzordeak ugaltzeko gaitzat jotzea.

    3. Behin Betiko Erregistroan inskribatzeko behar diren aurrekari genealogikorik ez izatea, eta ez izatea deskalifikatua izateko moduko akatsik. Euren ondorengoen kontrolaren emaitzen arabera jarraituko dute animaliek erregistro horretan, eta pottoka ugalketarako ez gaitzat joko dira, kontrako eragina antzemanez gero eta betiere Liburu Geneologikoaren Batzordeak horrela ezarriz gero.

      Erregistro Osagarriak (EO) honako kategoria hauek izango ditu:

      1. A kategoria (EO-A)

      Oinarrizko emeak: Lehen ezarritako baldintzak betetzen dituztelako erregistratzen direnak.

      2. B kategoria (EO-B)

      Lehenengo belaunaldiko emeak: Erregistro Osagarrikoa (A kategoria) ama eta Behin Betiko Erregistroan edo Hasiera Erregistroan inskribatutako aita dauzkatenak. Erregistro Osagarrian (B kategorian) inskribatutako emeen ondorengoak, ar zein eme, Jaiotze Erregistroan inskribatuko dira.

      Gainera, Erregistro Osagarriak jaiotzeak inskribatzeko sekzio bat izango du. Bertan, emeak behin-behingoz inskribatuko dira, baldin eta euren amak Erregistro Osagarrian (A kategorian) eta aitak Behin Betiko Erregistroan edo Hasiera Erregistroan inskribatuta badaude, eta Erregistro Osagarrian (B kategoria) inskribatzeko modukoak badira, 3 urte betetzen eta gaitasun-probak gainditzen dituztenean.

  3. Jaiotze Erregistroa (JE).

    Erregistro horretan jaiotzen diren animalia guztiak inskribatuko dira, ar zein eme, baldintza hauek betez gero:

    1. Ugalketarako gaitzat jotako animalien gurutzaketaren emaitza izatea. Horretarako, gurasoak Hasiera Erregistroan edo Behin Betiko Erregistroan inskribatutakoak edo Erregistro Osagarriko (B kategoria) amak izan behar dute, betiere arrazaren berezko ezaugarriak badituzte.

    2. Seme-alabatasun egokia dutela bermatzen badute, dagokion estaltze-aitorpenaren bidez.

    3. Seme-alabatasun genetikoaren kontrola exijituko da, Liburu Genealogikoaren Batzordearen irizpidearen arabera.

      Animaliak sei hilabete dituenean, amaren titia kendu aurretik, egin behar zaio inskripzioa, jaiotze-aitorpena egiterako unean. Animalia behin-behingoz egongo da ugalketarako ez gaitzat jo eta inskribatuta, geroago, 3 urte betetzen dituenean, berriz kalifikatu arte. Kalifikazioa egiterakoan Batzordeak erabakiko du animaliak Behin Betiko Erregistroan inskribatu behar diren.

  4. Behin Betiko Erregistroa (BBE).

    Erregistro honetan Jaiotze Erregistrotik (JE) datozen animaliak baino ezin izango dira inskribatu, eta betiere honako baldintza hauek betez gero:

    1. Hiru urte baino gehiago izatea.

    2. Jaiotze Erregistroan izena emanda egotea.

    3. Arraza-prototipoaren baldintzak betetzea eta Liburu Genealogikoaren Batzordeak gaitzat jotzea.

      Ugaltzeko ez gaitzat joko dira, nahiz eta Jaiotze Erregistroan inskribatuta egon, 70 puntu baino gutxiago lortzen duten emeek eta 80 puntu baino gutxiago lortzen duten arrek. Era berean, eta ondorengoen kontrolean lortzen diren emaitzen arabera, pottoka ugalketarako ez gaitzat joko dira, aurkako eragina antzemanez gero eta betiere Liburu Geneologikoaren Batzordeak horrela ezarriz gero.

Liburu genealogikoan inskripzioak egin daitezke jatorriagatik (Jaiotze Erregistroan edo Erregistro Osagarriko B kategorian) edo Erregistro Osagarrian (EO).

  1. Jatorriagatik inskribatzea:

    Ama pottoka-arrazako behorra duten animaliak automatikoki erregistratuko dira Jaiotze Erregistroan (JE), baldin eta behor horiek Hasiera Erregistroan (HE), Behin Betiko Erregistroan (BBE) edo Erregistro Osagarriko B kategorian erregistratuta badaude eta Hasiera Erregistroan (HE) edo Behin Betiko Erregistroan (BBE) erregistratutako hazitarako eta ugalketarako gaitzat jotako pottoka-arrazako arrek estali badituzte. Horretarako, betiere, estaltze- zein jaiotze-aitorpenak beharko dira. Liburu Genealogikoaren Batzordeak erabakiko du aitatasuna kontrolatzeko zer proba egin behar den.

    Erregistro Laguntzailearen (EL) jaiotze-sekzioan inskribatuko dira ama pottoka-arrazako behorrak dituzten emeak, Erregistro Laguntzaileak erregistratutakoak, euren amak Fundazio Erregistroan (FE) edo Behin Betiko Erregistroan (BBE) inskribatutako eta ugalketarako gaitzat jotako hazitarako pottokek estali badituzte. Horretarako, betiere, estaltze- zein jaiotze-aitorpenak beharko dira. Liburu Genealogikoaren Batzordeak erabakiko du aitatasuna kontrolatzeko zer proba egin behar den.

  2. Erregistro Osagarrian (EO) inskribatzea: eranskin honetako 3.2 atalean espezifikatzen diren betebeharrak betetzen dituzten emeak inskribatuko dira.

    Animalien identifikazio ofiziala egiteko ezarritako sisteman oinarrituko da.

    Ugalketarako ez gaitzat joko dira Jaiotze Liburuan inskribatu bai, baina kalifikatzeke dauden edo kalifikazioa gainditzeke duten animaliak, eta, horrenbestez, haien ondorengoak ezin izango dira Jaiotze Erregistroan inskribatu. Salbuespenez, eta Liburu Genealogikoaren Batzordearen irizpidearen arabera, Jaiotzeren ondoren Behin Betiko Erregistroan inskribatutako animalien ondorengoak Jaiotze Erregistroan inskribatu ahalko dira.

  1. Pottokaren Liburu Genealogikoaren Batzordea Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazen Kontseiluaren baitakoa da, eta honako eginkizun hauek izango ditu:

    1. «Pottoka» zaldi-arrazako animaliak Liburu Genealogikoan inskribatzeko eskabideak aztertzea, arau espezifiko hauetan ezarritakoa betetzen den egiaztatze aldera.

    2. Animaliak kalifikatzea. Batzordeak pertsona eskudunei eskuordetu ahalko die eginkizun hori, eta gero berak gainbegiratuko du.

    3. Kalifikatutako animalien inskripzioa erabakitzea, hala badagokio.

    4. Dokumentazio genealogikoa ematea. Hori arraza sustatzeko entitateen esku utzi ahalko du, ofizialki aitortutako entitateak izanez gero.

    5. Liburu Genealogikoaren funtzionamenduan izaten diren gorabeherei erantzuna eta konponbidea ematea.

    6. Pottoka-arrazaren prototipo espezifikoaren aldaketak proposatzea.

  2. Ondokoak izango dira Liburu Genealogikoaren Batzordeko kideak:

    1. Albaitari bat, funtzionarioa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzantzako zuzendariak izendatua eta batzordeburu arituko dena.

    2. Hiru albaitari, funtzionario, hiru foru aldundien animalia-ekoizpenaren arloko organo eskudunak bana izendatuta.

    3. Pottoka zaldi-arrazaren hazleen elkarteko hiru kide, lurralde historikoek bana izendatuta.

  3. Liburu Genealogikoaren Batzordearen funtzionamendua:

    1. Liburu Genealogikoaren Batzordeak gutxienez urtean behin batzartuko da.

    2. Hazleen ordezkariak ez du parte hartuko bere lurraldeko animalien kalifikazioan.

    3. Gutxieneko quoruma 4 kideena izango da: gutxienez foru aldundien bi ordezkari eta hazleen elkarteetako beste bi.

    4. Erabakiak gehiengo osoz hartuko dira.

    5. Liburu Genealogikoaren Batzordeak zaldien kalifikazioaz hartzen dituen erabakiak lotesleak izango dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.