Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Ekonomiaren termometroa

2026 otsaila

Euskal ekonomiaren termometroa 104,1ean kokatu zen otsailean hazkunde biziko eremuan mantenduz, nahiz eta apur bat apaldu zen aurreko hilabetearen aldean. Hileko bilakaerak kanpoko merkatuen portaerak baldintzatuta jarraitzen du, esportazioen hazkundea mugatua baita. Testuinguru horretan, jarduerak barne eskarian oinarritzen jarraitzen du, tonu altuko inbertsioarekin eta kontsumo pribatuaren zein publikoaren aurrerapen jarraituekin. Sektoreka, eraikuntzak dinamismo nabarmena du, eta zerbitzuek bilakaera positiboa dute. Industriak, berriz, portaera ahula du.

Termometroaren bilakaera:

Oharra: EAEko ekonomiaren termometroaren egiteko hileko bakoitzaren lehen egunetan eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen da.