Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

I BILTZAR INTERNAZIONALA "ZIENTZIA KUDEAKETARAKO BIOSFERA ERRESERBETAN: URDAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBA"

Ekitaldi-deskribapena

HELBURUAK

Biltzarra Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren (UBE) garapen iraunkorraren arloko Interpretazio, Ikerketa, Gaikuntza eta Hezkuntza planaren (PICE-IGHP 2015-2025) parte da. Bere helburu nagusia ikerketa-jardueraren koordinazioa lortzea eta UBEko kudeaketaren eta garapen iraunkorraren beharretara egokitzea da.

Zehazki, 1) ezagutza zientifikoaren trukerako eta transmisiorako tresna egonkorrak ezartzea; 2) garapen iraunkorrerako, lehentasunezko ikerketa ildo estrategikoak adostea; eta 3) identifikatutako beharrak jorratzen dituzten ikerketak sustatzea bilatzen da.

Horrela, parte-hartzeak garrantzia handia izango du eta kudeaketa eta ikerketa integratzen dituzten mahai-inguruak eta lan-dinamikak planteatuko dira saio bakoitzeko, modu aktibo batean aukera, zailtasun, erronka, eragile klabe eta beste alderdi interesgarrien inguruan hausnartzeko.

Gainera, euren jarduerak erakusteko interesa duten guztiek, dokumentu eta/edo ikus-entzunezko materialen esposiziorako lekua izango dute.

SAIOAK

Biltzarra 4 saioetan antolatuko da UBErako Garapen Iraunkorrerako Helburuetan (GIH) oinarrituta; alegia, garapen iraunkorrerako 2030 Agenda garatzeko ardatz nagusi:

  • S1. Planeta: Gizakiaren garapena bideratzeko ondare natural eta ekosistema osasuntsuak eta baliabide naturalen kudeaketa iraunkorra behar beharrezkoa dugu.
  • S2. Gizartea: Pertsona guztiek ingurune osasuntsu baten bizi behar dute, duintasunez eta berdintasunez.
  • S3. Oparotasuna: Ekoizpen eta kontsumo iraunkorra beharrezkoak dira guztientzako baliabideak ziurtatzeko eta pertsonen arteko desberdintasunak murrizteko.
  • S4. Aliantzak eta Hezkuntza. Parte-hartzea: Hezkuntza Garapen Iraunkorrerako Helburuen bihotzean dago, baita gizarte-eragileen arteko lankidetza maila guztietan bezala.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

  • UBEren inguruan lan egiten duten ikertzaileak
  • UBE ekintza-esparru duten teknikari publiko/pribatuak
  • Beste Biosfera Erreserbetako ikertzaile, teknikari eta erakundeak
  • Interesatuta dagoen beste edozein persona

DATA GARRANTZITSUAK

  • Laburpenak bidaltzea: 2018ko apirilak 20 - ekainak 20
  • Laburpen hautatuak: 2018ko uztailak 15
  • Izen-ematea: 2018ko apirilak 20 - urriak 30
  • Argitaratuko diren artikuluen entrega: 2018ko otsailak 27

AURRETIAZKO PROGRAMA

ASTEAZKENA, AZAROAK 14

09:00-09:30 Parte-hartzaileak heldu eta kafea

09:30-09:50 BILTZARRAREN INAUGURAZIOA

09:50-10:40 INAUGURAZIO-HITZALDI MARKOA: ZIENTZIA KUDEAKETARAKO BIOSFERA ERRESERBETAN

10:40-11:40 MAHAI-INGURUA: PLANETA ETA GIZARTEA


11:40-12:10 Etenaldia-Kafea


12:10-14:40 SAIOA 1. PLANETA


14:40-15:40 Atsedenaldia-Bazkaria


15:40-18:10 SAIOA 2. GIZARTEA

OSTEGUNA, AZAROAK 15

09:30-09:45 Parte-hartzaileak heldu eta kafea

09:45-10:35 HITZALDI MARKOA: Zehazteke

10:35-11:35 MAHAI-INGURUA: OPAROTASUNA ETA ALIANTZAK ETA HEZKUNTZA


11:35-12:05 Etenaldia-Kafea


12:05-14:35 SAIOA 3. OPAROTASUNA


14:35-15:35 Etenaldia-Bazkaria


15:35-18:05 SAIOA 4. ALIANTZAK ETA HEZKUNTZA

OSTIRALA, AZAROAK 16

09:30-10:20 AMAIERA HITZALDI MARKOA: Zehazteke

10:20-11:20 MAHAI-INGURUA: EMAITZEN AURKEZPENAK ETA BOTAZIOA


11:20-11:50 Etenaldia-kafea


11:50-13:00 ONDORIOAK

13:00-13:30 BILTZARRAREN AMAIERA


13:30-14:30 Bazkaria

LARUNBATA, AZAROAK 17

9:30-13:00 Irteera

 

*OHAR GARRANTZITSUA:

Biltzarra euskaraz eta gazteleraz izango da. Hitzaldi markoak baino ez dira itzuliko (Euskara/Gaztelera). Posterrak bai, ingelesez onartuko dira. 

Biltzarrari buruzko informazioa pixkanaka eguneratzen joango da programa zehazten doan heinean.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Madariaga Dorretxea
San Bartolome34
Axpe-San BartolomeBizkaia (España)
Izen-ematea
Prezioa:
Arrunta 50 ? (04/20-07/01) 60 ? (07/02-10/30) / Ikasle edo bekaduna 30 ? (04/20-07/01) 40 ? (07/02-10/30) / Irteera osagarria 15 ?
Izen-emate epea:
2018/04/20 - 2018/10/30