Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2017, Bizkaian

Bilbao Irailaren 30(e)tik Urriaren 31(e)ra
  • Ondarearen Europako Jardunaldiak 2017, Bizkaian

Aurtengoa hamaseigarren urtea da, etenik gabe, Bizkaiko Foru Aldundiak ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK ekintzaren edizio berria antolatzen duena, Europar Batasunarekin lankidetzan Europako Kontseiluak Ondare Kulturalaren arloan sustatzen duen sentiberatzeko egitarau ausarta. Ekimenak ibilbide luzea du Europan eta benetan arrakasta aparta lortu du; gaur egun 50 estatu dira parte hartzen dutenak.

Jardunaldietan ateak irekita daude eta, aparteko kasuetan eta egun  jakin batzuetan baino ez, jendeari aukera ematen zaio bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iristeko eta horiek ezagutzeko.

Bizkaiko lurraldeak ekimen honekin bat egiten du eta aurtengoarekin 16 urte bete ditu ataza horretan. Gure Lurraldearen adierazgarri moduan  esan behar da edizio bakoitzean berariazko gai bat proposatzen dela. Ezaugarri horri esker antolatzaileen ahalegina gure historia bereziaren alderdi jakin baten finkatzea lortzen da. Gai erkidea izateak aukera ematen du ekitaldien egitarau orokorrari koherentzia handia emateko eta, halaber, eta hau garrantzitsuagoa da, jarduera oso landuak eta  bereziak, urtero desberdinak direnak,  diseinatzea errazten du.