Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Durangoko Azoka 2017

Durango Abenduaren 6(e)tik abenduaren 10(e)ra
  • Durangoko Azoka 2017
  • Durangoko Azoka 2017

2017ko abenduaren 6tik 10era izango da 52. Durangoko Azoka, eta aurtengo leloa "Sormenaren lurraldea DA!" izango da. Kultur eragile guztiak batzen dituen espazio moduan agertu eta bertan ematen diren istorioak, ikuskizunak, abenturak... aldarrikatu nahi ditu lelo horrekin Azokak.

400 nobedade (257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta 27 bestelako),240 stand, 129 partehartzaile eta 200 kultur ekitaldi baino gehiagok bizia emango diote Sormenaren Lurraldeari. Azokako zortzi guneak ekitaldiz josita egongo dira bost egunez, 700 metrotan eta bost minutuko distantzian.

Argizaiola Sariaren ordez, "Omentzetik ereitera" ekitaldia antolatuko da abenduaren 8an. Bertan aurkeztuko da Durangoko Azokako sormen beka berria. Aurten ez da Argizaiola aitortza saririk emango. Iraganera begira jarri beharrean, etorkizunari begira jarriko da Azoka. Horregatik, aurten Argizaiola Sariaren 25 urteko ibilbideari errepasoa egin eta sortzaile berriei eskainitako sormen beka bat aurkeztuko du Azokak. "Omentzetik Ereitera" ekitaldian izango da, abenduaren 8an, 20:00etan Szenatokian.

2017ko edizioko kartelaren egilea Jose Antonio Sistiaga margolaria da, eta oinarria pelikula esperimental bateko filmina, eskuz margotutako zeluloidea. Irudiak "unibertsoaren sorrerara egindako bidaia" iradokitzen du.

Bost eguneko azoka izango dugu hirugarren urtez: Ikasle Eguna bigarren egunean egingo dute eta arratsaldean helduentzako tailerrak antolatuko dira.

Egitaraua, guneka:

 


 


Laburrean

Non