Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren berezitasunak ezagutu ahal izateko baliabide berria bisitarientzat

Urdaibai gunea

2017.eko abuztuak 16

 

  • Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren berezko balio naturalen eta kulturalen berri emango dituen erakusketa iraunkor berria publikoari zabalik, Ekoetxea Urdaibai bisitatuz. Sarrera doanik.

Urdaibairen gaineko erakusketa berriaren xedea Erreserbara heltzen diren lagun guztiei informazio-gune bat eskaintzea izango da, babestutako ingurune natural batek ezkutatzen dituen balioen berri era interaktiboan izan dezaten eta, horrez gain, jakin dezaten nola egiten den posible bizikidetza  gizakiarekin Nazio Batuen MaB (Man and the Biosphere) programari jarraiki. 

Ekoetxea Urdaibai-en modu iraunkorrean bisitatu daitekeen erakusketak 5 atal ezberdin ditu. Biosferaren Erreserba bat zer den azalduz ekiten zaio ibilbideari, planetako erreserba bakoitzaren fitxa tekniko bat izango da eskuragarri eta bideo batek munduko zonalde ezberdinen lagunen testigantzen berri emango ditu gune honetako beren bizitzaren esperientziak kontatuz.

Erakusketaren hurrengo urratsa Urdaibaiko Erreserbaren ezaugarrien deskribapen zehatz batean oinarritzen da, haren kudeaketa ereduaren eta bere Patronatuak burutzen dituen proiektuen berri emanez.

Erakusketa hau bisitatuko duten pertsonek aurkituko duten baliabiderik deigarrienetariko bat dimentsio handiko erliebezko pantaila bat izango da, non bideo mapping proiekzioak eskainiko baitiren antropozenoa ezagutarazteko, egun bizi dugun aro geologiko horren ezaugarrien artean gizakiak Lurrarengan eragindako inpaktu garrantzitsua dago.  

Erreserbako flora eta faunaren atalean, herritarrek “soinu-dutxak” gozatu ahal izango dituzte bertako animalien soinuak identifikatu ahal izango dutelarik. Mural handi batek osatzen du erakusketa, non Euskadiko kultura, tradizio eta folklorearen alderdi nagusiak laburbiltzen baitiren. 

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kudeatzen du Ekoetxea Urdaibai, bere Ingurumen Sozietate Publiko Ihoberen bidez.