Ekonomia eta Ogasun Saila

EGEF 2014-2020-ren hirugarren ebaluazio batzordea

Argitalpen-data: 

EGEF 2014-2020-ren Ebaluazio Batzordea funts honek lagundutako programen esparruan ezarrita dagoen koordinaziorako tresna nagusia da. Bere helburua ebaluazioaren jarduera gidatu, ebaluazio-gaitasuna garatu, eta ezagutza, esperientzien eta praktika onen trukerako plataforma komun gisa baliagarri izatea da. Ebaluazio Batzordea 2015eko abenduan eratu zen eta, printzipioz, urtero biltzen da.

Hirugarren bilera Madrilen burutu zen 2017ko abenduaren 14an.

Bileraren edukia 3 bloketan banatuta garatu zen. I BLOKEak adierazleen eta Errendimendu Esparruaren zenbait alderdi landu zituen. Horrez gain, programazio aldiaren hasieratik burututako ebaluazio batzuk ere aurkeztu ziren. II BLOKEan, zenbait metodologia eta tresna aztertu ziren. Horien artean, EGEFek lagundutako I+G+b arloko inbertsioei aplikatzeko den eragin kontrafaktualaren azterketarako metodologia. III BLOKEan, burututako zenbait ebaluazio adibide ikusi ziren.